Ekitaldiak Kargatzen
Ekitaldiak Bilatu

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldien Zerrendaren Nabigazioa

Gogoratzen nauzuenetan: ipuin ilustratuen erakusketa

martxoa 7 / 17:00 - martxoa 30 / 20:00
Asun Casasola Ipuin Motzen lehiaketan parte hartutako 13 testu eta 13 irudi, indarkeria matxistaren aurkako ahalegin kolektiboan. Erakusketa ikusgai egongo da Xenpelar Etxean astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Tirabirak

martxoa 9 / 17:00 - apirila 9 / 20:00
TIRABIRAK / tiras que aflojan gure iragan gatazkatsua jorratu duten bineten gaineko egitasmoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako programarentzat, euskal gatazkei buruzko tira grafikoen gaineko laginketa zabala jorratu du, transizio garaitik hasi eta gaur egun arte. Erakusketan azken lau hamarkadetan egunkari garrantzitsuenetan argitaratutako marrazkigile ugariren zintak daude ikusgai. Askotariko hurbilpen, ikuspuntu eta estiloz eraikitako proiektua da. Hitzaldiak ere izango dira. Erakusketa zabalik egongo da ostegunetik igandera, honako ordutegian: Osteguna eta ostirala: 17:30 –…

Erakusketa: “Emakume afganiarra”

martxoa 17 / 9:00 - apirila 12 / 21:00
Euskal Fondoaren eskutik iritsitako argazki erakusketa.

THE TIDAL SLEEP + VIVA BELGRADO + DAWN OF THE MAYA + MELTDOWN

martxoa 24 / 20:30 - martxoa 25 / 1:30
4 denboraldiren ostean, oarsoMusika-ren azken kontzertua izango da Niessen Kultugunean, martxoaren 24ean 20:30etan. Honako taldeek joko dute: The Tidal Sleep (Alemania) Alemaniako banda bat da, 2011n sortua. Banda horretan aurkitzen ditugu 00etako amaierako Europako screamoren eraginak eta Touché Amoré edo Pianos Become the Teeth banda amerikarren kutsuak, rock-ondoko amalgama baten eraginpean. Egun bi EP, bi Spilts eta LP bat dituzte, eta Europako bazter gehienetan eta Japonian barrena aurkeztu dituzte.  Viva Belgrado (Kordoba) Lehenengo erreferentzia 2012. urteko erdialdekoa da, eta ordutik…

Navidad Criolla. Hodei Olaizolaren aldeko kontzertu solidarioa

martxoa 25 / 20:00
Josetxo Oliverik zuzendutako Errenteriako Garrintzi abesbatzaren saioa.

Errenteriako Musika Banda: Gure bakarlariak

martxoa 25 / 20:30
Musika Bandarekin batera Alberto Urretxo tronboi-jotzailea ariko da bakarlari lanetan.

MAXIN haurrentzako antzerkia

martxoa 26 / 17:30 - 18:15
Aurten ere Gipuzkoako Casa Galiziak antolatu du etxeko txikienentzako antzerki emanaldia: MAXIN. Igande honetan izango da arratsaldeko 17:30etan Niessen Kulturgunean. Sinopsia: Jada urte asko pasa dira Brauliok Sebastian sagutxoa bisitatzen duela. Gauero bere loaldi sakonaz baliatzen da bere ametsak zelatatzeko eta ahots altuan kontatzen dituen istorioak idazteko amesten eta imajinatzen duen bitartean. Muñeko eta objetuekin osatutako emanaldia da, ezustekoez betea. Gizaki baten imajinazio eta sagutxo batek bizitutako ameskeriaren arteko harremanak komedia dibertigarri bat sortzen dute batzuetan eta hunkigarria bestetan.

Hip Hop tailerra

martxoa 30 / 17:00 - 18:30
Dantza mota honetan hasi, ikasi eta aberastu nahi duten 14 urtetik gorako gazteei zuzendutako tailerra da. Aurrez izena eman behar da dantza@kukai.eus helbidean.

Borobil Teatroak ‘GU’ haurrentzako antzezlana eta antzerki tailerra eskainiko ditu

martxoa 31 / 18:00
Martxoaren 31ean Borobil Teatroak ‘GU’ haurrentzako antzerkia eskainiko du arratsaldeko 18:00etan Niessen Kulturgunean. Ikuskizunaz gain, martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna izanik, Borobil Teatroak Antzerkilabearekin batera haurrei zuzendutako antzerki tailerra eskainiko du, larunbat honetan, martxoak 25ean.  Tailerrean parte hartzen dutenek martxoaren 31ean eskainiko den ikuskizunerako 2×1 gonbidapena eskuratu ahal izango dute. Sinopsia Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakiak, naturaren parte bezala bere ingurumena errespetatu eta zainduko du baina momentu batean, tximiniak eraikitzen hasiko da. Eta tximinia…

CAPOEIRA JOLASTU 2017

apirila 1 / 19:00
Capoeirako Aldeia de Bambas elkarteak bere urteroko ekitaldia egingo du apirilaren 1ean, hirugarren aldiz: CAPOEIRA JOLASTU 2017. Ekimen honen helburua Capoeirako hainbat talde ezberdinen integrazioa da.
+ Esportatu ekitaldiak