Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Igarotako Ekitaldiak › Zirkoa

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

urtarrila 2016

Malas Compañias Zirko Taldeak LETTER eskutitz baten bidaia aurkeztuko du

Errenteriako Udala eta Kultura Kreaktiboa

LETTER, eskutitz baten bidaia Malas Compañías-en apostu berria da. Zirku garaikidea eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna izan nahi du. Gutunek gure ahotik irten ezin diren hitzak esateko balio dute, gutunek zai gauden hitzen ohiartzuna ekartzen digute. Baina bide horretan gauza asko gerta daitezke eta sarritan bide hori, bidai hori, bihurtzen da benetan axola duena, benetazko protagonista. Hiru pertsonaien istorio ezberdinen bitartez eskutitz baten bidaia kontatu nahi dugu, hiru istorio ezberdin, eskutitzak idazteko beharra duen morroia, lanez gainezka dagoen postari xelebrea…

Find out more »
2016-01-09 / 19:00
8€
ekaina 2016

ADI: LEKU ALDAKETA! Kale antzerkia Koldo Mitxelenako patioan: VADEMEKUN

Errenteriako Udala eta Kultura Kreaktiboa

Ekainaren 24an, kale antzerkia izango dugu Koldo Mitxelenako patioan (Xabier Olaskoaga plazan egitekotan geunden). Debote Enbote konpainia “Vademekun” aurkeztera etorriko da, Ignacio Herrerok (Yifan kon.) zuzendutako ikuskizun unipertsonala. Familia guztiarentzako ikuskizuna da, liburutegi batean girotua, irakurketa sustatzen duena sormenerako, irudimenerako eta ilusiorako bide gisa. Tadeo istorio honetako pertsonaia da, bere etxeko ateak zabalduko ditu denek haren liburuez ondo pasatzeko. Tadeok erakutsiko digu zenbat abentura bizi ditzakegun liburu baten orria pasatze hutsarekin. Aitzakia ezin hobea izango da berriz ere irakurtzen jartzeko.…

Find out more »
2016-06-24 / 18:00 - 18:45
Doan
uztaila 2016

MALAS COMPAÑIAS TALDEAK “TXATARRA” ANTZEZLANA AURKEZTUKO DU UZTAILAREN 25EAN KOLDO MITXELENA PLAZAN

Errenteriako Udala eta Kultura Kreaktiboa

Malas Compañías, Euskadin zirkuan aritzen den talderik solidoenetakoa da, eta oraingoan TXATARRA dakarkigu, zirkua eta kale-antzerkia bateratzen dituen proposamen estetikoa. Emanaldia uztailaren 25ean eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan, Koldo Mitxelena plazan. TXATARRA, akrobazia, objektuen manipulazioa, umorea eta kaleko antzerkia uztartzen dituen 50 minutuko lan dibertigarria da. Publiko guztiei zuzenduta dago eta ikusleak lan ikusgarri, dibertigarri eta samur batean mugilaraztea du xede. Talde hau urteekin pauso ikaragarriak ematen ari da. Agurtzane Intxaurragak zuzendutako obra honetan, konpainiako hiru kide bidoiekin eraikitako hiri batetik…

Find out more »
2016-07-25 / 17:30 - 18:20
Doan
uztaila 2017

Data aldaketa: “Ulterior, el viaje” ikuskizun ibiltaria Tiritirantes konpainiaren eskutik

Errenteriako Udala

Uztailaren 6an “Ulterior, el viaje” ikuskizun ibiltaria izango dugu Errenterian. Xabier Olaskoaga plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan. “Ulterior” etorkizunera egindako bidaia da. Horrez gain, ikuskizun familiarra eta ibiltaria da. Eta, kalejira ikusgarri bat ere bada, non bertan hiru pertsonaia jostalarik eta kutunek izaki zoragarri batzuk aurkezten dituzten. Istorio honen haria Koperniko irakaslea da. Zientzialari ero bat da, Pushpaka asmatu duena, eta denboraren makina horrekin etorkizunerantz bidaiatzea lortzen du. Bere pasadizoetan Segundo kontramaisu zarpaila eta fidela beti lagun du eta andre txori…

Find out more »
2017-07-06 / 18:00
Doan

“Mr. Pichichi” haurrei zuzendutako ikuskizuna

Errenteriako Udala

Uztailaren 25ean Philo eta Jole konpainia izango dugu “Mr Pichichi” aurkezteko. Ikuskizuna 7 urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Futboleko bi aitzindarien benetako istorioan oinarritutako clown ikuskizuna da Mr. Pichichi edo Onenak ez du inoiz irabazten. Rafael Moreno Aranzadi ‘Pichichi’-k eta Fred Pentland ‘Mister’-ak utzitako azaleko irudiak bi garaileren oroimena dakarkigu. Baina ‘Pichichi’-k bere azken partida non jokatu zuen ikusteak edo ‘Mister’-a zer talde entrenatzen hasi zen jakiteak aukera ematen digu beren bizipenak hobeto ulertu eta arrakastarako dugun etengabeko grina baretzeko. Filosofia eta…

Find out more »
2017-07-25 / 18:00
Doan
iraila 2017

“El apartamento” zirko ikuskizuna Cirk about it taldearen eskutik

Errenteriako Udala

Irailaren 17an Cirk about it taldeak “El apartamento” zirko ikuskizuna aurkeztuko du Xabier Olaskoaga plazan. Sinopsia Zirkua protagonista denean edozein etxetako egongelan, guztiak ihes egin dezake ohikotasunetik eta ohiz kanpoko bihur daiteke. Circk About It-ek eguneroko egoera planteatzen du, konparazio baterako, bizikidetza apartamentu batean, eta hortik abiaturik azaltzen da errutina erraz desegin daitekeela, zirku onenaren tantatxo batzuk gehituta, besterik ez da behar. Akrobaziak, jauziak, ibilerak eta orekari eustea, bilakaera izan duen etorkizun oparoko konpainia batentzat “Tres al Cubo” pieza laburretik,…

Find out more »
2017-09-17 / 18:00
Doan
urria 2017

Haurrei zuzendutako ikuskizuna “Mobil” Niessen Kulturgunean

Errenteriako Udala

La Güasa antzerki taldeak “Mobil” ikuskizuna aurkeztuko du Niessen Kulturgunean. Emanaldia haurrei zuzenduta dago eta urriaren 20an izango da arratsaldeko 18:00etan. Sinopsia Hauskortasun, desoreka eta tentsio nahasketa, gizon arrunt eta makina konplexu baten istorioa da hau. Gauzak lortzeko ikuspegi irudimentsua, esperimentatzeko nahia adieraztea, bidean olgatu eta jolasten gozatzeko; azken finean, beste mundu batera egindako ihesaldian galtzea da norberaren burua aurkitzeko modurik egokiena, Erritmoa, adierazgarritasuna, malabarrak, mekanismoak eta mugimenduak dira lan honen oinarri eta abiapuntu, gai birziklatu, bizi eta aktiboekin eginiko…

Find out more »
2017-10-20 / 18:00
3€
martxoa 2018

Sun Magoa – Spectacular Magic

Animagic

Mago ezagunak emozioaren mugetaraino eramango du publikoa ilusionismo eta eskapismo saioekin. Milaka ikusle liluratu dituen ikuskizuna da. Ez duzu galduko, ezta? Haurrek 8 €, helduek 12 €    

Find out more »
martxoa 11 / 18:30
8€ - 12€
+ Export Events