Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Datozen Ekitaldiak › Dantza eta antzerkia

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

urria 2018

WABI-SABI

Errenteriako Udala

Zenbat istorio geratzen dira marrazkilari, idazle eta poetek paperontzira botatzen dituzten paperetan gatibu? Istorio tolestuak, apurtuak, zimurtuak… Paperezko istorioak… Utziko al diegu kanpora ateratzen? Istorio horiek lo geratzen dira norbait haiek askatzera etortzeko zain. Batzuetan lortzen dute ihes egitea, eta hegan alde egiten dute, beraientzat lekua daukan bururen baten bila. Papera bezain elementu sinple batetik sortzen diren istorioak aurkitzeko ideiatik abiatuta, ikuskizun horrek dantzaren, bideoen, magiaren eta umorearen bidez kontatzen digu amaitu gabeko bi pertsonaien istorioa. Akastunak dira, baina lortu…

Find out more »
urria 26 / 18:00
3€
azaroa 2018

Eszena sormen laborategia

Dejabu Panpin laborategia

Izen ematea // Inscripción urriaren 18tik azaroaren 2ra / Del 18 de octubre al 2 de noviembre. miren@dejabu.org / 675 00 34 44 Hizkuntza: gazteleraz

Find out more »
azaroa 9 / 16:00 - 20:00
|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2018-11-10 at 10:00

One event on 2018-11-11 at 10:00

Doan

Los Visitantes

Errenteriako Udala

Kultura arlo desberdinetako sei artista elkartzen dira teilatu lauan jan, edan, iritziak eman, kontuak esan eta zuzeneko musika entzutera. Erritmo biziarekin eta umore handiarekin partekatzen dituzte beraien hausnarketak ikuslegoarekin, ateak irekiz horrela batbatekotasunari eta ikuskizunaren aldaketa etengabeari. Egitura finko batetik abiatuz, gidoia egokitu egiten da funtzio bakoitzean gaia, egun horretako antzezleen zerrenda eta pertsonaia bakoitzaren dohain artistikoen arabera. Hiriari buruz ere dokumentatzen dira, ikuslegoari hurbilagoa egingo zaion gidoia sortu ahal izateko. Khea Ziater konpainiak eszena kontzeptu berri bat sortu du:…

Find out more »
azaroa 10 / 20:00
8€

Zazpi Senideko

Errenteriako Udala

Kulturguneko harrera ordutegia honako hau da: Goizez astelenetik-ostiralera 10:00-13:00 Arratsaldez astearte eta ostegunetan 17:00-20:00

Find out more »
azaroa 18 / 19:00
8€

Inondik Inora

Errenteriako Udala

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Gauza mordoa 50…

Find out more »
azaroa 30 / 18:00
3,00€
abendua 2018

Enaren Kontuak

Errenteriako Udala

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu “Enaren kontuak” diskan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.    

Find out more »
abendua 14 / 18:00
3,00€

Ghero

Errenteriako Udala

3000 urtean gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoaren eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… eta horri lotuta bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.  …

Find out more »
abendua 16 / 19:00
8,00€
urtarrila 2019

Ulisesen Bidaia

Errenteriako Udala

Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen. Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren…

Find out more »
2019-01-25 / 18:00
3,00€
otsaila 2019

Lur

Errenteriako Udala

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.    

Find out more »
2019-02-22 / 18:00
3,00€
+ Export Events