Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Igarotako Ekitaldiak › Dantza eta antzerkia

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

uztaila 2018

Babo Royal

Errenteriako Udala

Euria eginez gero, Koldo Mitxelena ikastetxeko aterpean egingo da ikuskizuna 50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Fantasia bihurtu beharko da erregeak nahi duen oro . Babo Royal jolasa da, hierarkiak trukatzen dira, egunerokotasunak harritzen du, eta normala eta zentzuduna izatea debekatuta daude.  

Find out more »
uztaila 25 / 17:30 - 18:30
Doan
iraila 2018

The Wolves

Errenteriako Udala

“THE WOLVES” zuzeneko musikadun (bateriarekin) kale antzerki ibiltaria da. Bertan, kalez-kale Funky erritmoarekin dabiltz Wall Streeteko 4 broker (zangaluzeak) eta ez-ohiko lan jardunaldia gauzatuko dute. Ezinbestekoak dira kaleak eta plazak arkitektura eszeniko gisa erabiltzea, horietatik lagunduko baitituzte ikusleek “otso” xelebreen laukotea. “THE WOLVES”ek kalea kontsumoaren, boterearen, famaren eta estatusaren oihana bilakatzen dute bateriaren erritmoko ekintzak, koreografia mugimendu eta zangaluzeen trebeziari esker. Kalea ekintza-gune aldarikatzen du LA FAMek The Wolves proposamenaren bitartez, ikuslea, otsoen ikonografi animala baliatuz, haien harrapakin gogokoena bilakatuz.  

Find out more »
iraila 7 / 18:00
Doan

Muxikoak

Beti Prest Dantza Taldea

Euskal dantza, muxikoak, fandango, arin-arin… denentzat.

Find out more »
iraila 9 / 12:00

I U

Dantza Hirian

Dantza Hirian 2018 Gu, itzalen mundu batean argia arnasten. LASALA Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainia da, eta dantzaren eta argazkigintzaren eremuko artistez osatzen da. Konpainiaren helburu nagusia da hizketa fisikoa eta egungo estetika sortzeko ikertzea, eta taldekideen kezkei erantzutea eta horiek islatzea. 2013an sortu zenetik nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditara bertaratzeko gonbidapenak jaso ditu. Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundia – Dantzagunea deialdiaren laguntza jaso zuen, Sortutakoak programa sortzeko. Aterpean artista egoiliarren programaren laguntza ere jaso du. Horrez gain, Donostia 2016…

Find out more »
iraila 28 / 18:30
Doan

Billie Jean

Dantza Hirian

Dantza Hirian 2018 Pieza honek nork bere burua erakusteko eta gainontzekoen kontuetan kuxkuxean ibiltzeko obsesioaren eta ziurrenik erabat perfektua ez den pribatutasun bat gordetzeko eta ezkutuan mantentzeko beharraren arteko muga estua ikertzen du. Sormen artistiko garaikidearen konpainia hau 1996an sortu zuten Virginia Garcíak eta Damián Muñozek. Proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte, hainbat diziplinatako artista nazional eta nazioartekoekin. 2015eko Dantza Sari Nazionala, Sormenaren modalitatean.  

Find out more »
iraila 28 / 19:00
Doan

(B)aso

Dantza Hirian

Dantza Hirian 2018 JAVIER GUERRERO (Bartzelona). (B)aso izeneko lanak, hain zuzen ere, ahozko tradizioak eta, bereziki, Bertsolarien tradizioan oinarritutako euskal ahozko tradizioak tradizio idatziaren aurrean duen garrantzia hartzen du abiapuntutzat. Belaunez belaun ezagutarazten diren eta belaunaldi berriei ezagutza eta esperientzia batzuk helarazteko xedea duten kultura-adierazpide guztiak sartuko lirateke ahozko tradizioaren barruan. Komunitate baten ondare immaterialaren parte da eta mintzaera desberdinen bitartez adieraz daiteke, esate baterako, herri-kanten bidez, ipuinen bidez, mitoen eta kondairen bidez, poesiaren bidez eta abar.

Find out more »
iraila 28 / 19:30
Doan
urria 2018

Aurelio Candamilen II. Memoriala

Aurelio Candamil gaita jolearen omenez, musika eta dantza jaialdia, Ereintza Dantza taldeak (Errenteria), Afoutos (Santiago de Oliveira-Ponteareas) eta Takikardia Fanfarriak (Vigo) lagunduta.

Find out more »
urria 6 / 18:00

Muxikoak

Beti Prest Dantza Taldea

Euskal dantza, muxikoak, fandango, arin-arin… denentzat.

Find out more »
urria 14 / 12:00

Taxidermia de un gorrión – Edith Piaf

Errenteriako Udala

Kulturguneko harrera ordutegia honako hau da: Goizez astelenetik-ostiralera 10:00-13:00 Arratsaldez astearte eta ostegunetan 17:00-20:00

Find out more »
urria 21 / 19:00
8€

Andaluziako Kultur Jardunaldia

Federación de Asociaciones Regionales Andaluzas en Euskadi, Centro Cultural Andaluz Aljarafe

Malagako talde rociero baten emanaldia.

Find out more »
urria 22 / 11:30
+ Export Events