Bisita gidatuak antolatu dituzte Errenteriako hiru eraikin berezitan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

  • ‘Errenteriako ondarea bizirik!’ lelopean, bisita gidatuak egongo dira urriko eta azaroko asteburuetan, herriko hiru eraikin berezitan: Lekuona Fabrika, Fanderiako Errota y Jantziaren Zentroa

Aurten ere, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundiek hainbat jarduera koordinatu dituzte Ondarearen Europako Jardunaldien barruan; oraingoan, ‘Ondarea bizirik! – Patrimonio vivo’ lelopean.

Errenteriak bat egin du jardunaldi horiekin, hiriko hiru eraikinetan bisita gidatuak antolatuz. Bisita horiek guztiek, baina bakoitzak bere berezitasunekin, gai komun bati erantzuten diote: ‘Errenteriako ondarea bizirik!’

Bisita gidatuak

Hauek dira datozen asteotan eskainiko dituzten bisita gidatuak:

1.- Lekuona fabrika. Ondarea bizirik!

Non: Lekuona Fabrika. Ugarritza Etorbidea, 1

Egunak eta orduak: urriko larunbatetan, goizez.

• Urriak 7, 10:00etan, euskaraz

• Urriak 7, 12:00etan, gaztelaniaz

• Urriak 14, 10:00etan, gaztelaniaz

• Urriak 14, 12:00etan, euskaraz

• Urriak 21, 10:00etan, euskaraz

• Urriak 21, 12:00etan, gaztelaniaz

• Urriak 28, 10:00etan, gaztelaniaz

• Urriak 28, 12:00etan, euskaraz

Deskribapena: bisita dinamiko honi esker, Lekuonaren bilakaera ikusi eta entzun ahal izango duzu, ogi-fabrikatik kultura-fabrikara bihurtuta. Jarri aurikularrak eta sentitu proiektuaren zirrikituak!

Doan. Kopuru mugatuak. Sarrerak hartzea beharrezkoa da.

Adina: Helduak eta haurrak (4-12 urte bitartekoentzat, behintzat heldu batez lagunduta).

2.- Fanderiako Errota. Geroa eta oraina.

Non: Fanderiako Errota. Dolores Ibarruri Zumardia, z/g.

Egunak: urriaren 7 eta 8

Ordutegia: 11:00-12:00 (euskara); 12:30-13:30 (gaztelania)

Deskribapena: Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroan doako bisita gidatuak antolatuko dira errotaren historia eta funtzioa ezagutu ahal izateko.

Doan. Aldez aurreko izen-ematearekin

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

Helduak eta haurrak

3.- Jantzien kontserbazioa: erronka bat

Non: Jantziaren Zentroa, Kapitanenea Kalea, 6

Data eta ordua:

• Azaroak 12, 11:00etan, euskaraz

• Azaroak 19, 11:00etan, gaztelaniaz

Deskribapena: Jantziaren Zentroan jantzi bat erakusketan ikusgai jarri aurretik, nola garbitu, konpondu, lisatu eta prestatzen den ikusteko aukera. Urtebete pasata, erakusketa amaituta, jantzia nola jaso eta gordetzen den erakutsiko dute.

Kutxa berezietan sartuta Gordailura eraman eta bertako prozesuaren berri emango dute, horretarako hainbat bideo proiektatuko eta materiala eta jantziak erakutsita.

Doan. Aldez aurreko izen-ematea:

943 49 45 21

jantziarenzentroa@errenteria.eus

Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza Udalaren kultur agendan ikus daiteke.

Errenteriatik at, ‘Ondarea bizirik! Patrimonio vivo’ programa orokorrak 107 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu Gipuzkoako 33 herritan urriaren 3tik aurrera. Eskainiko diren jarduerek gure ondarea bizirik mantentzeko askotariko moduak aztertuko dituzte: artisau lanbideak, kontserbazio eta babes teknikak, ondarea zaintzen duten komunitateak eta, batez ere, transmisioa, eragiten duena gure hizkuntza, tradizio, jai, kirol eta ospakizunek oraindik ere espazio nabarmena izatea gure herri eta hirien egunerokotasunean.

Ekitaldien ibilbidea Gipuzkoa Kultura webgunean eskuratu daiteke, baita kultur etxeetan eta museoetan eskura jarriko den paperezko jarduera katalogo batean ere. Era berean, web orri honetan kontsultatu ahal izango dira Euskadin egingo diren programa guztiak.