Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Datozen Ekitaldiak › Dantza eta antzerkia

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

abendua 2018

Enaren Kontuak

Errenteriako Udala

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu “Enaren kontuak” diskan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.    

Find out more »
abendua 14 / 18:00
3,00€

Ghero

Errenteriako Udala

3000 urtean gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoaren eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… eta horri lotuta bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.  …

Find out more »
abendua 16 / 19:00
8,00€

“Música para salvar vidas”

ANF Danza

Irudi ederrez betetako koreografia, non Afrikako kuadro desberdinak azaltzen diren. Bigarren zatian antzeztutako dantza bat ikusi ahalko da.  

Find out more »
abendua 17 / 20:00
10,00€

DISNEY antzerki eta musika ikuskizuna

Eureka Dance

Disney ipuinak, antzerki, musika eta dantzaz beteriko errepresentazioa.   16:00tan eta 19:00tan.

Find out more »
abendua 26
|Recurring Ekitaldi (See all)

An event every day that begins at 12:00am, repeating until 2018-12-30

urtarrila 2019

Ulisesen Bidaia

Errenteriako Udala

Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen. Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren…

Find out more »
2019-01-25 / 18:00
3,00€
otsaila 2019

Lur

Errenteriako Udala

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.    

Find out more »
2019-02-22 / 18:00
3,00€
+ Export Events