Ekitaldiak Kargatzen
Ekitaldiak Bilatu

Hurrengo Ekitaldiak › Haurrak

Ekitaldi Zerrendaren Nabigazioa

ekaina 2017
Doan

“Ulterior, el viaje” ikuskizun ibiltaria Tiritirantes konpainiaren eskutik

ekaina 30 / 18:00

Ekainaren 30ean “Ulterior, el viaje” ikuskizun ibiltaria izango dugu Errenterian. Xabier Olaskoaga plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan. “Ulterior” etorkizunera egindako bidaia da. Horrez gain, ikuskizun familiarra eta ibiltaria da. Eta, kalejira ikusgarri bat ere bada, non bertan hiru pertsonaia jostalarik eta kutunek izaki zoragarri batzuk aurkezten dituzten. Istorio honen haria Koperniko irakaslea da. Zientzialari ero bat da, Pushpaka asmatu duena, eta denboraren makina horrekin etorkizunerantz bidaiatzea lortzen du. Bere pasadizoetan Segundo kontramaisu zarpaila eta fidela beti lagun du eta andre…

Gehiago ikasi »
Doan

Oz Zinema Summer: “Zikoinak”

Aurten ere Oz Zinema Elkarteak udaran zinea kalera aterako du. Hainbat pelikula ezberdin ikusteko aukera izango da ekainaren 30etik hasita irailaren 8ra arte. Lehen saioan, ekainaren 30ean, “Zikoinak” pelikula eskainiko dute, Koldo Mitxelena ikastetxean gaueko 22:00etan. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela  edo, behintzat, eraman ohi zituztela. Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak  emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako  banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe  umeak egiteko makina aktibatu eta baimendu gabeko…

Gehiago ikasi »
uztaila 2017
Doan

Oz Zinema Summer: Peter eta dragoia

uztaila 14 / 22:00

Peter umezurtzaren lagun mina Eliott izeneko dragoi erraldoia da. Peterrek sei urte daramatza basoan bakarrik bizitzen, baina, zorionez, beraren lagun min eta handiaren laguntasuna dauka. Egun batean, Grace basozaina ezagutuko du, eta dragoia bere laguna dela kontatuko dio. Orduan, basozainak aitak kontatzen zizkion istorio eta ipuin zoragarri haiek  gogoratuko ditu, eskualdeko ume guztiak liluratzen zituztenak, Ozeano Bareko Ipar-mendebaldeko basoen barrenean bizi zen dragoi izugarriari buruzkoak.

Gehiago ikasi »
Doan

“Mr. Pichichi” haurrei zuzendutako ikuskizuna

uztaila 25 / 18:00

Uztailaren 25ean Philo eta Jole konpainia izango dugu “Mr Pichichi” aurkezteko. Ikuskizuna 7 urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Futboleko bi aitzindarien benetako istorioan oinarritutako clown ikuskizuna da Mr. Pichichi edo Onenak ez du inoiz irabazten. Rafael Moreno Aranzadi ‘Pichichi’-k eta Fred Pentland ‘Mister’-ak utzitako azaleko irudiak bi garaileren oroimena dakarkigu. Baina ‘Pichichi’-k bere azken partida non jokatu zuen ikusteak edo ‘Mister’-a zer talde entrenatzen hasi zen jakiteak aukera ematen digu beren bizipenak hobeto ulertu eta arrakastarako dugun etengabeko grina baretzeko. Filosofia eta…

Gehiago ikasi »
Doan

Oz Zinema Summer: Mascotas

uztaila 28 / 22:00

Manhattaneko departamentuen eraikin batean Max-en maskota kuttun bizitza arriskuan dago, bere jabeak Duke izeneko txakurra ekarri baitu. Nahiz eta hasieran bi maskoten artean ezberdintasunak egon laster arrisku berri bati aurre egiteko elkartu beharko dira: Snowball izeneko untxi zuri batek kalean abandonatuak bizi diren maskoten gudaroste bat biltzen hasi da etxeetan pozik bizi diren maskoten eta beraien jabeen aurka aritzeko.

Gehiago ikasi »
abuztua 2017
Doan

Oz Zinema Summer: Cazafantasmas

abuztua 11 / 22:00

Erin Gilbert fisiko kuantikoak eta Abby Yates lankideak gertakari paranormalak ikertzen dituzte. Biek mamuak existitzen direla baieztatzen duen liburua idatzi dute. Liburu hau dela eta Erin-ek Columbiako Unibertsitatean duen ospea erabat galduko du. Baina 30 urte geroago, berriro ere mamuak eta deabruek New Yorkera itzuliko dira, hiria deuseztatzeko asmoarekin. Oraingoan lau emakumeez osatutako mamu-ehiztarien talde berria dugu. Erin eta Abbyrekin batera Jillian ingeniaria eta Patty metroko txartel-saltzaileak osatutako taldeak espektro-mehatxuari aurre egingo die.

Gehiago ikasi »
Doan

Oz Zinema Summer: El libro de la selva

abuztua 25 / 22:00

Mowgli-k (Neel Sethi), otso-samalda batek hazitako umeak, bere burua aurkitzeko bidaia zoragarri bati ekiten dio, baina bere bizitza osoan zehar ezagutu duen etxea uztera beharturik egongo da. . Rudyard Kipling-en eleberriaren egokitzapen berria.

Gehiago ikasi »
iraila 2017
Doan

Oz Zinema Summer: BATMAN LEGO FILMA

iraila 8 / 22:00

Chris Mckayk zuzendutako ekoizpen handi berri hau Lego filma fenomeno mundial bilakatu zuen espiritu adeigabe eta jostagarri berarekin dator abentura berri hau; bere burua taldeko lidertzat hartzen zuen pertsonaia protagonista duelarik LEGO Batman. “Momentu honetan Gotham hiria aldaketak pairatzen ari da. Hori horrela, Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham. Horretarako, bakardadean jokatzeari uko egin eta elkarlanean airtu beharko du Batmanek; urduritasunak alde batera utziz eta lasaitzen ikasiz”.

Gehiago ikasi »
Doan

“El apartamento” zirko ikuskizuna Cirk about it taldearen eskutik

iraila 17 / 18:00

Irailaren 17an Cirk about it taldeak “El apartamento” zirko ikuskizuna aurkeztuko du Xabier Olaskoaga plazan. Sinopsia Zirkua protagonista denean edozein etxetako egongelan, guztiak ihes egin dezake ohikotasunetik eta ohiz kanpoko bihur daiteke. Circk About It-ek eguneroko egoera planteatzen du, konparazio baterako, bizikidetza apartamentu batean, eta hortik abiaturik azaltzen da errutina erraz desegin daitekeela, zirku onenaren tantatxo batzuk gehituta, besterik ez da behar. Akrobaziak, jauziak, ibilerak eta orekari eustea, bilakaera izan duen etorkizun oparoko konpainia batentzat “Tres al Cubo” pieza laburretik,…

Gehiago ikasi »
+ Esportatu ekitaldiak