Ekitaldiak Kargatzen
Ekitaldiak Bilatu

Hurrengo Ekitaldiak › Zinea

Ekitaldi Zerrendaren Nabigazioa

ekaina 2017
Doan

Oz Zinema Summer: “Zikoinak”

Aurten ere Oz Zinema Elkarteak udaran zinea kalera aterako du. Hainbat pelikula ezberdin ikusteko aukera izango da ekainaren 30etik hasita irailaren 8ra arte. Lehen saioan, ekainaren 30ean, “Zikoinak” pelikula eskainiko dute, Koldo Mitxelena ikastetxean gaueko 22:00etan. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela  edo, behintzat, eraman ohi zituztela. Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak  emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako  banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe  umeak egiteko makina aktibatu eta baimendu gabeko…

Gehiago ikasi »
uztaila 2017
Doan

Oz Zinema Summer: Peter eta dragoia

uztaila 14 / 22:00

Peter umezurtzaren lagun mina Eliott izeneko dragoi erraldoia da. Peterrek sei urte daramatza basoan bakarrik bizitzen, baina, zorionez, beraren lagun min eta handiaren laguntasuna dauka. Egun batean, Grace basozaina ezagutuko du, eta dragoia bere laguna dela kontatuko dio. Orduan, basozainak aitak kontatzen zizkion istorio eta ipuin zoragarri haiek  gogoratuko ditu, eskualdeko ume guztiak liluratzen zituztenak, Ozeano Bareko Ipar-mendebaldeko basoen barrenean bizi zen dragoi izugarriari buruzkoak.

Gehiago ikasi »
Doan

Oz Zinema Summer: Mascotas

uztaila 28 / 22:00

Manhattaneko departamentuen eraikin batean Max-en maskota kuttun bizitza arriskuan dago, bere jabeak Duke izeneko txakurra ekarri baitu. Nahiz eta hasieran bi maskoten artean ezberdintasunak egon laster arrisku berri bati aurre egiteko elkartu beharko dira: Snowball izeneko untxi zuri batek kalean abandonatuak bizi diren maskoten gudaroste bat biltzen hasi da etxeetan pozik bizi diren maskoten eta beraien jabeen aurka aritzeko.

Gehiago ikasi »
abuztua 2017
Doan

Oz Zinema Summer: Cazafantasmas

abuztua 11 / 22:00

Erin Gilbert fisiko kuantikoak eta Abby Yates lankideak gertakari paranormalak ikertzen dituzte. Biek mamuak existitzen direla baieztatzen duen liburua idatzi dute. Liburu hau dela eta Erin-ek Columbiako Unibertsitatean duen ospea erabat galduko du. Baina 30 urte geroago, berriro ere mamuak eta deabruek New Yorkera itzuliko dira, hiria deuseztatzeko asmoarekin. Oraingoan lau emakumeez osatutako mamu-ehiztarien talde berria dugu. Erin eta Abbyrekin batera Jillian ingeniaria eta Patty metroko txartel-saltzaileak osatutako taldeak espektro-mehatxuari aurre egingo die.

Gehiago ikasi »
Doan

Oz Zinema Summer: El libro de la selva

abuztua 25 / 22:00

Mowgli-k (Neel Sethi), otso-samalda batek hazitako umeak, bere burua aurkitzeko bidaia zoragarri bati ekiten dio, baina bere bizitza osoan zehar ezagutu duen etxea uztera beharturik egongo da. . Rudyard Kipling-en eleberriaren egokitzapen berria.

Gehiago ikasi »
iraila 2017
Doan

Oz Zinema Summer: BATMAN LEGO FILMA

iraila 8 / 22:00

Chris Mckayk zuzendutako ekoizpen handi berri hau Lego filma fenomeno mundial bilakatu zuen espiritu adeigabe eta jostagarri berarekin dator abentura berri hau; bere burua taldeko lidertzat hartzen zuen pertsonaia protagonista duelarik LEGO Batman. “Momentu honetan Gotham hiria aldaketak pairatzen ari da. Hori horrela, Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham. Horretarako, bakardadean jokatzeari uko egin eta elkarlanean airtu beharko du Batmanek; urduritasunak alde batera utziz eta lasaitzen ikasiz”.

Gehiago ikasi »
+ Esportatu ekitaldiak