Musikasteren datorren astetik aurrerako programazioak ospe handiko artistak izango ditu

Musikastek, Euskal Musikaren Asteak, 51. edizioa ospatuko du hilabete honetan, eta horretarako ospe handiko artistez beteriko egitaraua prestatu du. Iazko urrezko ezteien ondoren, jaialdiak helburu berarekin jarraituko du: euskal sortzaile eta interpreteei laguntza ematea. Ekitaldia konpositoreen doinuak ezagutarazteko diseinatu da, bereziki egungo egileak, baina klasikoak ahaztu gabe.

Eresbil Fundazioak eta Andra Mari abesbatzak datorren asteartean, hilak 16an, hasi eta maiatzaren 27ra bitartean ospatuko den egitarauaren berri eman dute gaur. Ekitaldi honetan izan dira Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordea; Miren Albistur, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea; Arantxa Arzamendi, Andra Mari Abesbatzako presidentea; eta Pello LeiƱena, Eresbil Fundazioko zuzendaria.

Musikastek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Errenteriako Udalaren babesa jaso du. Era berean, Laboral Kutxa, Musika Bulegoa eta Super Amara erakundeen babesa, baita Herri Arte Eskola, Musikene eta Musikagileak erakundeen lankidetza ere.

51. edizio honetan hainbat kontzertu egingo dira Errenteriako hainbat agertokitan. Jaialdiari hasiera emateko, Johannes de Anchieta Errege Katolikoekin kapera-maisu izan zenari omenaldia egingo zaio eta Euskadiko Orkestrak eta Andra Mari abesbatzak emango diote amaiera. Lied, jazz, ganbera musika eta musika garaikidea ere izango dira. Ez dira faltako Koru Eguneko eta igande jarduneko hitzorduak.

Aurten, jardunaldi didaktikoak itzuliko dira Musikasteren egitarauera, herriko ikasleak protagonistak izanda. Halaber, Kilometroak jaiaren harira antolatutako ekitaldiekin bat egingo du Musikastek.

Jaialdiaren inguruko egitarauari buruzko xehetasun guztiak hemen aurki daitezke.