Andra Mari Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute Kilometroak-en ataritan

Andra Mari Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute datorren ostegunean, irailaren 28an, 20:00etan, Maria Magdalenaren Basilikan, Kilometroak 2023ko atariko jardueren baitan.

Emanaldian ‘Emakume bertsolariak XIII-XVI’ izeneko programa interpretatuko dute, Euskal Herriko hainbat emakumek XIII-XVI mendeetan idatzitako bertsoez osatua, garai haietako doinuekin libreki musikatuta.

Kontzertua Andra Mari Abesbatzako emakumeek eskainiko dute, bakarlari Lucia Gómez Aizpurua arituko da, instrumentuetan laguntzaile Alize Mendizabal izango da eta denen zuzendari Andoni Sierra.