Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

80ko hamarkada Euskal Herrian: politika, gizartea, kultura

apirila 4 / 17:00 - apirila 29 / 20:00

| Doan

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak 80ko hamarkada Euskal Herrian: politika, gizartea, kultura erakusketa antolatu du. Apirilaren 4tik 29ra egongo da zabalik Errenteriako Xenpelar Etxean, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

80ko hamarkadako euskal politika, gizartea eta kulturaren nondik norakoak azalduko dira erakusketan: gure lurraldearen instituzionalizazio berria, gatazka politikoa, krisi ekonomikoa eta langileen borroka, gizarte mugimenduen presentzia (feminismoa, antimilitarismoa, mugimendu ekologista), euskararen alde egindako lana, kultura eta mugimendu berriak… Horretarako, Lazkaoko Beneditarren Fundazioan gordetzen diren funtsak jarriko dira ikusgai: kartelak, pegatinak, aldizkariak, panfletoak, e.a. Horien artean daude, adibidez, ETBren lehen programazio aldizkaria, OTANen erreferendumerako papeletak, EMKren kartel ospetsu batzuk, Leitzarango autobiaren aurkako lehen pegatinak… eta beste asko. Guztira 30 kartel eta 200etik gora dokumentu.

80ko hamarkadaren ikuspegi orokor bat emango du erakusketak. Horretaz gain, dokumentazio zentroan zer nolako altxorrak gordetzen diren ikusi ahal izango dute erakusketara gerturatzen diren guztiek.

Irekiera ekitaldia apirilaren 4an izango da, 18:30tan.

Bisita gidatuak ere antolatuko dira ondorengo egunetan:

  • Apirilak 6 (18:30) euskaraz.

  • Apirilak 11 (18:30) gazteleraz.

  • Apirilak 20 (18:30) euskaraz.

  • Apirilak 27 (18:30) gazteleraz.

Xehetasunak

Hasiera:
apirila 4 / 17:00
Amaiera:
apirila 29 / 20:00
Prezioa:
Doan
Event Categories:
,

Kokalekua

Xenpelar Etxea