Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Business World

iraila 28 / 19:30

Doan

Dantza Hirian 2018

Business world duoak 1920an sortutako zinema mutuan du jatorria. Zinema mutuan ez dago soinu sinkronizaturik (batez ere elkarrizketak) eta irudiz osatuta dago soilik.

Horixe izan zen Business world sortzeko abiapuntua. Duo honetan, harremanak ustekabean hasten dira, eta modu askoz ere zuzenagoan erlazionatzen bukatu.

Eta, hain zuzen ere, lengoaia horren bidez hurbiltzen dira gaur egun mundua gobernatzen duten multinazionalek egituratu dituzten botere-harremanetara, duoaren lehen zatian Network (1976) filmaren zati batek ondo azaltzen duen bezala: Arthur Jensen Zuzendari Nagusiaren diskurtsoa.

Mugimendua modu abstraktuan eta esanahia hustuta jorratzen da, eta zine mutuaren eta absurdoaren ereduek eragindako leku isolatuak gogora dakartzaten irudiei zerbitzu emateko eta horiek sortzeko balio dute testuak, dantzak eta hitzek.20ko hamarkadaren zinematik ateratako esanahi horiek kokatzean, begirada berria sortzen da, eta ikurrak aldatzen dira, sortu ziren errealitatetik urrun dagoen helburu jakin baterako erabiltzen baitira.

Iraupena: 10 minutu

  • Koreografoa: Javier Guerrero Nieto

  • Dantzariak: Joel Mesa, Pauta Tato

  • Musika: Sergi aroya + Man o To de Nu

Xehetasunak

Data:
iraila 28
Ordua:
19:30
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Dantza Hirian
Webgunea:
www.dantzahirian.com