Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

“L´Arbre Intégral” ikuskizuna Niessen Kulturgunean

maiatza 21 / 19:00 - 19:50

| 8€

Dantzarte dantza zikloaren baitan eta La Fundicionek bideratutako Begirada Gurutzatuak proiektuari lotuta, maiatzaren 21ean Gael Domengerrek emanaldia eskainiko du, Niessen Kulturgunean: L´Arbre Intégral.

L’Arbre Intégral 50 minutuko pieza bat da zuhaitz-erako testu bat eramaten duena unibertso eszenikora; hondoan 3D-ko irudi birtual bat ageri da, eta dantzari bat irudi horren baitan dantzan aritzen da, denbora errealean.

Bolumen matrizial bat espazio eszenikoan flotatzen ageri da, ilun eta isil. Eszenatik kanpo dagoen irakurlearen lehen hitzek piztuko balute bezala, hazi enigmatiko hori ernatu da. Hainbat zuhaitz-forma agertu dira dantzariak betetzen zuen espazioan. 3Dko irudiaren pixkanakako metamorfosiak eta musikaren etengabeko bilakaerak sei zentzu mailatan banatutako 127 poemaren egitura jarraitzen dute.

Konplexutasuna lekua hartzen ari den espazio honetan, ugaritasuna, gehiegitasuna eta atzera egitea txandatzen dira; dantzariak ezin du negoziatu, borroka egin, uko egin edo asmatu oreka eta osotasuna lortzeko. Denbora errealean hondoko irudiarekin interaktuatzen du errealitate birtualeko kasko baten eta Kinect2 mugimendu-detektagailu baten bidez, eta bera da gizateriaren, naturaren, teknologiaren, sentikortasunaren eta abstrakzioaren arteko tentsioak agerian uzten dituena, mundu errealaren eta birtualaren artekoak tentsioak.

Zuhaitz Integralaren gainean lan egitearen ideia agerian dago proiektuaren hasiera-hasieratik. Prozesu guztia martxan jarri zuena izan zen Donatien Garnier idazlearen eta Gaël Domenger koreografoaren arteko topaketa. Erabaki zuten elkarrekin lan egin eta hainbat diziplinatako kolektibo bat sortzea, non guztiek duten interes berezia transdiziplinakotasunean, Zuhaitz Integralaren bertsio dantzatua sortzeko.

Fitxa artistikoa

  • Idazlea: Donatien Garnier
  • Koreografoa: Gaël Domenger
  • 3D Grafismoa: Axel Domenger
  • Konpositore: György Kurtág Jr.
  • Ikerketa ingeniaria: Julien Conan
  • Argiztapena: Laurent Davaille

Xehetasunak

Data:
maiatza 21
Ordua:
19:00 - 19:50
Prezioa:
8€
Event Categories:
,
Webgunea:
http://arbre-integral.net/