Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

Kukaik, “Gernika-Guernica” aurkeztuko du

apirila 27 / 19:00

Maiatza dantzaz hornitutako hilabetea izango da Errenterian, Dantzarte dantza zikloa antolatu baita apirilaren 27tik maiatzaren 27ra. Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dira dantzaz gozatu nahi duen edonorentzat.

Dantza zikloari hasiera emango dio Kukai Dantza Konpainiak. Apirilaren 27an “Gernika-Guernica” emanaldia eskainiko dute Torrekua erakinaren kanpoaldean.

“Guernicaren zezena, zaldia, lanpara, gorputzak, sugarrak… Geure Gernika dira. Haiek dira gure Javier Gardoqui, Josefina Solozabal, Aurelio Legarreta, Catalina Arrieta… Guernica eta Gernika, herri baten (gurearen) historia eta memoria, gizateriaren aurkako krimen baten sinboloa: Francisco Francoren 1937ko apirilaren 27ko mezuak ezin izan zuen estali, ez eta NBEren Segurtasun Kontseiluak 2003ko otsailaren 4an, Irak inbaditu aurretik, egindako bileran erabilitako mantu urdinak ere. Guernica, 1937ko Gernikaren irudia eta eguneroko gernikak.”

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria eta koreografia: Jon Maya Sein
  • Dantzariak: Kukai Dantza
  • Musika: Xabier Erkizia (Mikel Laboaren Gernikan oinarrituta)
  • Jantziak eta eszena kontzeptua: Ikerne Jiménez

Xehetasunak

Data:
apirila 27
Ordua:
19:00
Event Categories:
,

Kokalekua

Torrekua