Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

“Freshcool” dantza ikuskizuna Tio Teronen semeak taldearen eskutik

uztaila 24 / 19:30

| Doan

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen.

Ikuskizunaren fitxa

  • Iraupena: 45 minutu
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Generoa: diziplina anitzeko ikuskizuna (dantza, klown)
  • Publikoa: publiko guztientzat

Fitxa teknikoa

  • Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Zuzendaritza: Aritz Salamanca
  • Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
  • Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria

Xehetasunak

Data:
uztaila 24
Ordua:
19:30
Prezioa:
Doan
Event Categories:
,

Antolatzailea

Errenteriako Udala

Kokalekua

Foru Plaza