Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

Gorakada Teatroak “Titirikontu Kontari” aurkeztuko du Niessen Kulturgunean

otsaila 17 / 18:00 - 18:50

| 3€

Gorakada Teatroak “Titirikontu Kontari” ikuskizuna aurkeztuko du Niessen Kulturgunean, otsailaren 17an arratsaldeko 18:00etan.

“Titirikontu Kontari” Konpainiak berak sortutako lana da, Ricardo Combiren testuekin. Honako ipuinak hartu dituzte abiapuntutzat: «Zapataria eta iratxoak», «Barbantxo» eta «Urretxindorra».

Hala, bi aktorek (Reyes Moleres eta Leire Ucha), manipulazio teknika desberdinak erabiliko dituzte: Bunraku, Itzalak, Objektuak eta Abestiak. Txinaraino eramango gaituzte, eta, bertan, txori baten txioak bizitzeko gozamena irakatsiko dio enperadoreari.

Pertsonai ñimiño baten abenturak ezagutuko ditugu «erraldoien» mundu batean eta Zapatuende baten magiaz gozatuko dugu, errealitatea eraldatuta. Elementu horiek guztiek ikuskizun erraza, dibertigarria eta ausarta bihurtzen dute «Titirikontu-kontari». Kontu kontalarien ahotsak entzun eta txotxongiloen gorputzak ikusteko aukera paregabea izango da.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia: Ricardo Combi
  • Zuzendaritza: Álex Díaz
  • Ikus-entzunezkoa: Naiel Ibarrola
  • Banaketa: Reyes Moleres, Leire Ucha
  • Txotxongilo eta eszenografiaren diseinua: Javi Tirado
  • Musika: Santiago Ramos, Fran Lasuen
  • Itzulpena: Idoia Barceló
  • Zuzendaritza-ekoizpena: Álex Díaz
  • Argiztapena: Ion Chavez

Ikuskizunaren fitxa

  • Hizkuntza: Euskera
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publikoa: haurrak

Sarrerak: 3 €
–   %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
–   %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian,
– Astelehena 17:00etatik 20:00etara
– Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
– Larunbata 10:00etatik 13:00etara.

Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

ESKURATU KULTURA KREAKTIBOA TXARTELA

Xehetasunak

Data:
otsaila 17
Ordua:
18:00 - 18:50
Prezioa:
3€
Event Categories:
,
Webgunea:
http://www.gorakada.com/EnCartel/obras/show/Titirikontu-kontari