Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

Hortzmuga Teatroak “Femmes” aurkeztuko du

iraila 14 / 19:30

| Doan

Irailaren 14ean Hortzmuga Teatroak “Femmes” ikuskizuna aurkeztetuko du. Madalen kalean hasiko dute emanaldia 19:30etan.

Sinopsia

Soberan duzun gauza bakarra denbora bada; zure inguruak biraka, bizitzak markatu baditu zure orduak; izorratuta eta zahar sentitzen bazara (lehenengoa bigarrena baino gehiago, eta alderantziz)… esnatzeko unea heldu da, erlojuak sinkronizatu eta jarduteko unea. FEMMES unea heldu da orduan.

Lau atso suminduk, lau amona iraultzaile eta aldarrikatzailek, gizartearen desilusio, atsekabe eta nahigabeaz ohartuta, zigor-bidea euren esku hartu eta iraultza egitea erabaki dute, komunikabideetan zein kalean ikusi eta entzuten duten guztia oinarri hartuta. Mugimendu berri bat sortu dute orduan, oldarkortasunezko metodo zentzugabeen eta protesta erabat desegokien bitartez mundua iratzarriko duen mugimendua.

Neoaktibista sozial bilakatu diren atso batzuen aldarrikapen-kantua da FEMMES, aldarrikapen politikoki ezegokia; umorean oinarrituta, bizi/borroka/protesta egiteko modu berri bilakatu baitute probokazioa.

FEMMES kale-ikuskizun ibiltaria da, testurik gabea, eta kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatua dago, publikoaren parte-hartze aktiboa bilatuz. Hala, ikusleak pertsonaia nagusi, bigarren mailako edo figurante gisa kokatuko ditu herri, auzo, plaza edo hiri bakoitzean sortuko diren istorio ezberdinetan.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Izpiñe Soto, Alejandro Antunez, Arantza Goikoetxea, Begoña Krego
  • Eszena zuzendaria: Gorka Ganso
  • Jantzien diseinua eta sorkuntza: Azegiñe Urigoitia
  • Atrezzoa: Iñaki Aguinaga
  • Diseinu grafikoa: Vudumedia
  • Komunikazioa: Guillermo Royo.
  • Ideia eta Sorkuntza: Hortzmuga Teatroa.

Ikuskizunaren fitxa

  • Iraupena: 60 min
  • Diziplina: kale antzerki ibiltaria
  • Publiko mota: guztiak
  • Hizkuntza: Testurik gabe

Xehetasunak

Data:
iraila 14
Ordua:
19:30
Prezioa:
Doan
Event Categories:
,

Antolatzailea

Errenteriako Udala

Kokalekua

Madalen kalea
Madalen kalea
+ Google Map