Inauteriak hemen dira

Gaur, hilak 16, Azeri dantzak emango die hasiera sagetan oinarrituko diren Errenteriako inauteri egunei eta aurtengoan ere, Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak gehituko zaizkio ekitaldiari. Izan ere, eurak izango baitira mozorroen festaren pregoia udaletxeko balkoitik eskainiko dutenak. Beraiekin batera, jakina, Sardina-zaharra ere izango da.

Jose Mari Carrerek sortu zuen Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaien istorioa. Horretatik abiatuta, Idoia Beratarbidek egin zituen irudiak. Abestia ere konposatu zuten: Xabier Vesgak egin zuen doinuaren moldaketa eta Aitor Albisturrek letra. Grabazioan, Vesgak berak eta Olatz Oliverik jarri zuten ahotsa.

Festa giroa hasietaratik bizitzeko, inauteri batzordeak dei egin nahi die herritarrei, gaur, 19:45ean Herriko Plazara gerturatzera.

Hemen, Asteme, Oilarqueen eta Katukoren ipuina eta abestia:

Asteme, Oilarqueen eta Katukoren bidaia