Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Los Visitantes

azaroa 10 / 20:00

8€

Kultura arlo desberdinetako sei artista elkartzen dira teilatu lauan jan, edan, iritziak eman, kontuak esan eta zuzeneko musika entzutera. Erritmo biziarekin eta umore handiarekin partekatzen dituzte beraien hausnarketak ikuslegoarekin, ateak irekiz horrela batbatekotasunari eta ikuskizunaren aldaketa etengabeari.

Egitura finko batetik abiatuz, gidoia egokitu egiten da funtzio bakoitzean gaia, egun horretako antzezleen zerrenda eta pertsonaia bakoitzaren dohain artistikoen arabera. Hiriari buruz ere dokumentatzen dira, ikuslegoari hurbilagoa egingo zaion gidoia sortu ahal izateko.

Khea Ziater konpainiak eszena kontzeptu berri bat sortu du: film eszenikoa, non antzerkia eta zinema uztartzen baitira.

Aldiz, Los Visitantes ikuskizunean formatu berri baten alde apustu egin dute, antzerkia eta telebista tertuliaren erdibidekoa.

Emanaldian gizakion sentimendu eta pentsamenduak landu eta eztabaidatuko dira helburu nagusi batekin: antzezle eta ikusleak harmonia onean une goxoa igarotzea.

Fitxa artistikoa

  • ANTZEZLEAK: Jon Maia, Txubio, Leire Ucha, Raketa Brokobitx, Hibai Etxeberria, Arrate Etxeberria
  • SOINUA: Ernesto Maestro
  • ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Azegiñe Urigoitia
  • ARGIZTAPENA: Oier Ituarte
  • ZUZENDARITZA: Unai Garate

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: helduak
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Iraupena: 90 minutu

Sarrerak: 8
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

GAUARTEAN PROGRAMA

 

Xehetasunak

Data:
azaroa 10
Ordua:
20:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala