Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

Metrokoadrokak “Miss Karaoke” eskainiko du

abendua 3 / 19:00

| 8€

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

“Zerk definitzen zaitu?”, “Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?”. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

Miss Karaoke antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako “Antzerkigintza berriak” deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.

Fitxa artistikoa

  • Aktoreak: Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta

  • Testua: Oier Guillan

  • Dramaturgia: Metrokoadroka eta aktore taldea

  • Zuzendaritza artistikoa: Oier Guillan, Javier Barandiaran eta Metrokoadroka

  • Kartela eta estetika orokorra: Idoia Beratarbide

  • Jantziak: Idoia Beratarbide & Maria de Bernardo (Marodi sorkuntzak)

  • Argiztapena: David Alcorta

Xehetasunak

Data:
abendua 3
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Ekitaldiaren Kategoria:

Antolatzailea

Errenteriako Udala