Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

“Mr. Pichichi” haurrei zuzendutako ikuskizuna

uztaila 25 / 18:00

| Doan

Uztailaren 25ean Philo eta Jole konpainia izango dugu “Mr Pichichi” aurkezteko. Ikuskizuna 7 urtetik gorako haurrei zuzendua dago.

Futboleko bi aitzindarien benetako istorioan oinarritutako clown ikuskizuna da Mr. Pichichi edo Onenak ez du inoiz irabazten. Rafael Moreno Aranzadi ‘Pichichi’-k eta Fred Pentland ‘Mister’-ak utzitako azaleko irudiak bi garaileren oroimena dakarkigu. Baina ‘Pichichi’-k bere azken partida non jokatu zuen ikusteak edo ‘Mister’-a zer talde entrenatzen hasi zen jakiteak aukera ematen digu beren bizipenak hobeto ulertu eta arrakastarako dugun etengabeko grina baretzeko.

Filosofia eta antzerti ikasketak amaitu eta urte batzuk geroago, Kukutza eta Koblakarin zegoen sormenezko giro onak bultzatuta, Malas Compañías taldearen kide izatera pasatu zen, Oilaskotxea eta Orsai ikuskizunetan parte hartuz. 2012ko urrian, bakarka ekitea erabaki zuen, helburu bikoitzarekin: bere sormen-erritmo propioa markatu ahal izateko, eszena eta irakaskuntza aldizkatuz; eta ikasitako zenbait prestakuntza-aspektu fusionatu ahal izateko markoa garatzeko.

Ikuskizunaren fitxa

  • Iraupena: 45 minutu
  • Hizkuntza: ikuskizun eleanitza
  • Generoa: zirkua / klown
  • Publikoa: +7 urte

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea, Endika Salazar
  • Egilea / Antzezlea: Roberto Ferro

Xehetasunak

Data:
uztaila 25
Ordua:
18:00
Prezioa:
Doan
Event Categories:
, ,

Antolatzailea

Errenteriako Udala