Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

Oz Zinema Summer: “Zikoinak”

ekaina 30 / 22:00

| Doan

Aurten ere Oz Zinema Elkarteak udaran zinea kalera aterako du. Hainbat pelikula ezberdin ikusteko aukera izango da ekainaren 30etik hasita irailaren 8ra arte.

Lehen saioan, ekainaren 30ean, “Zikoinak” pelikula eskainiko dute, Koldo Mitxelena ikastetxean gaueko 22:00etan.

Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela  edo, behintzat, eraman ohi zituztela.

Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak  emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako  banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe  umeak egiteko makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat  egiten duenean.

Nagusia konturatu baino lehen arazoa gainetik kendu nahi du, eta  horretarako, Stork Mountain hiriko Tulipen laguntza izango du.  Haurtxoa emateko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin  liezaioken abentura basati eta errebelatzailean murgilduko dira,  munduan zikoinen benetako egitekoa berezarriz.

Xehetasunak

Data:
ekaina 30
Ordua:
22:00
Prezioa:
Doan
Event Categories:
,