Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

Oz Zinema Zinekluba: Sukalde Kontuak

ekaina 22 / 19:30

| Doan
Ozzinema zineklubak bigarren denboraldi hau modu berezi batekin agurtzen du. Ion Arretxe da denboraldi honen azken emanaldiko protagonista. Errenteriako zinegile eta idazlea, orain dela gutxi zendua, ondare artistiko handia uzten digun pertsona, non jaio eta bizi izandako herriak, omenaldi moduan ekimen askoko plangintza egin du.

Zinema izan zen garatu zuen diziplinetako bat eta gidoilari, zuzendari artistiko eta aktore moduan lan egin zuen telesail eta film asko betez. Ozzinemak Ion Arretxe oroitzen du ‘SUKALDE KONTUAK’ filmaren doako emanaldiarekin, bere lanetako adibide bat hartuz zuzendari artistiko moduan.

‘SUKALDE KONTUAK’, sukaldaritzako munduan murgiltzen gaitu. Errenterian eta Donostian errodatua,  Aizpea Goenagak euskaraz zuzenduriko lana eta bertan 100%eko lan talde euskalduna lortuz. Saioa, Ion Arretxeri omenaldi markoko lehen aktibitatea izango da. Saioak filmeko lan taldearen zati batekin kontatuko du, hauen artean Aizpea Goenaga zuzendaria. Emanaldiak hitz ematen du Errenteriako lagun baten lan handia oroitzea.

‘SUKALDE KONTUAK’ hurrengo osteguna, ekainak 22, 19:30etan, Errenteriako Niessen Zinemetan ikusgai izango da, gonbidapenak Niessen Kulturgunean lor ditzakezue, honako ordutegian:
  • Astelehena: 17:00 – 20:00
  • Asteartetik ostiralera: 10:00  – 13:00 eta 17:00 – 20:00
  • Larunbata: 10:00 –  13:00

 

Xehetasunak

Data:
ekaina 22
Ordua:
19:30
Prezioa:
Doan
Event Categories:
,

Antolatzailea

OZ Zinema Elkartea

Kokalekua

Niessen Zinemak