Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

OzZinema Zinekluba – MATAR A JESÚS

ekaina 12 / 19:30

4€

Ozzinema uda baino lehenagoko azken emanaldira iritsi da, pasa den Donostiako Zinemaldiari saioa eskainiz. Gipuzkoan lehen aldiz ikus daitekeen film txalotua jendarteagatik, baita Zinemaldian saria asko irabazi ere. Ozzinemak ‘MATAR A JESÚS’ dakar.

Kolonbiar lurraldetatik, lehen pertsonan kontatutako istorioa, MATAR A JESÚS Paularen bizitzan murgiltzen gaitu, neskato gazte bat, bere aitaren erailketa bizitzen duena. Bere familiaren bizitzek norabidea galtzen dute, baina Paulak aita hil zuen pertsonaren aurpegia ikusten du eta  salatzera joaten da, nahiz eta aginteek ez asko egin ikerketa aurrera eramateko. Ezustean Paula Jesusekin topo egiten du, bere aitaren hiltzailea, Paulak ikusten duen irtenbide bakarra mendekua da.

Laura Mora zuzendari eta gidoilari kolonbiarraren film hau, bere bizitzako gertaera errealetan oinarritu da. MATAR A JESÚS bere lehen filma da eta azken Donostiako Zinemaldian, Zuzendari Berrien sailean aurkeztua izan zen. Gazte Saria eraman zuen, baita Sigis epaimahaiaren saria ere. Nola ez, Zuzendari Berrien partetik aipamena berezia ere. Emozioz beteriko bidai bat da, etengabe eraikitzen den herri batean, kontraesanen erreflexua. Denboraldi honi krisketa jartzeko, saioa José Luis Rebordinos-en esku izango da aurkezpen eta solasaldia, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria.

MATAR A JESÚS’ filma ekainaren 12an, asteartea, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen Zinemetan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean (4€).

Xehetasunak

Data:
ekaina 12
Ordua:
19:30
Prezioa:
4€
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Ozzinema

Egoitza

Niessen Zinemak