Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Raketistak lehen eta orain” XIV.Errenteriako emakumeen Zinearen erakustaldian

martxoa 15 / 18:00

Doan

Emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia aurkezten dizuegu. Ez bat eta ez bi, ehunka emakume izan ziren raketista profesional Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan propio zabaldutako frontoietan. Eta gu erabat ezjakin izan gara. Raketisten gaia gordea egon da, sekretua bailitzan.

Egiaztatzea lortu dugun informazioarekin 1917tik 1980ra bitarte iraun zuen modalitatearen berri ematen dugu, ikuspegi orokorra izan dezazuen. Argazki, agiri, ilustrazio eta egunkariez gain, “Agustina”, “Ramonita”, “Asteasu”, “Emili”, “Soroa” eta “Larramendi I” ezagutzeko aukera izango dituzue. Emakume aurrerakoi hauek frontoi barruan nahiz kanpoan izandako bizipenen berri emango digute, norberak bere larruan bizitakotik. Gezurra dirudi, “Soroa” salbu, gainerako bost lagunek 90 urteren buelta dutenik. Bidai on.

Xehetasunak

Data:
martxoa 15
Ordua:
18:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi: