Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Taxidermia de un gorrión – Edith Piaf

urria 21 / 19:00

8€

Ekitaldi nabigazioa

Fikziozko topaketa bat, Camile Schultz animaliak fotografiatzen espezializatutako erreportariaren eta Edith Piaf diba handiaren artean. Elkarrizketa eztabaidaz beteriko hori azterketa xehe bihurtuko da mitoen jatorriaz, mitoen izaeraz, mitoetan sinesteko eta mitoak sortzeko beharraz.

Bidaia emozional bat, izar baten, jainkosa baten –buztinezko oinak dituen jainkosa baten– sorrera eta gainbehera ekarri duten gertaeretan barrena.

 

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Lola Casamayor, Garbiñe Insausti, Alberto Huici
  • Dramaturgia: Ozkar Galán
  • Eszenogragia eta jantziak: Ikerne Giménez
  • Argiteriaren diseinua: The Blue Stage Family
  • Ekoizpena: L’Atelier / Kulunka Teatro
  • Banaketa: Proversus
  • Zuz.Laguntzailea: José Dault
  • Zuzendaritza: Fernado Soto
  • Informazio gehiago: Kulunka Teatro

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: helduak
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Iraupena: 80 minutu

Sarrerak: 8
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

+ ATARIAN
Ikuskizunen ostean artistekin solasaldi bat izateko aukera. Une berezi bat, ardo kopa batekin lagunduta. Animatzen al zara?

TAULARTEAN PROGRAMA

 

Xehetasunak

Data:
urria 21
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala