Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Thelma” Ozzinemaren eskutik

maiatza 15 / 19:30

4€

Ozzinemak bere programazioarekin jarraituz, lurralde Norbegietara bidaiatzen du bertako film saritu eta aintzatetsi bat Gipuzkoara ekartzeko. Filma pertsonaren onarpenari buruzko bidai fantastiko bat kontatzen digu. Ozzinemak ‘THELMA’ dakar.
Luzemetrai norbegiar baten lehen agerraldia dugu Ozzineman. THELMA filmaren protagonistaren izena da, neskatsa gazte eta ikasle lotsati bat, bere familia erlijiotsua utzi beharko du eta bere herri txikitik kapital hirira bidaia abian jarriko du. Egun batean, liburutegian, Anja ezagutzen du eta beregan erakarria sentitzen da. Anjarekiko sentimenduak handitzen doazen momentuan, inguruan gertakari adierazezinak pasatzen dira. Thelmak bere barneko sekretuei aurre egin behar dio, gertakari izugarri horien zergatia zein den bera den ala ez jakin beharko du.
THELMA , Joachim Trier zuzendari eta gidoigilearen laugarren filma da, Vivir de nuevo, Oslo 31 de Agosto eta El amor es más fuerte que las bombas ondorengoa. Torontoko Film jaialdian estreinu internazionala eduki zuen baita 2018an Oscar sarietarako Norbegiaren izenean lehiatu zuen. Sitges festibalean sari mordoa eraman zituen, Epaimahia saria, gidoi onenaren saria baita zilarrezko Meliés film onenari. Saioaren aurkezpen eta solasaldia, El Contraplano-ko, zinemazale eta Ozzinemaren oso lagunak direnenen eskutik joango da.
‘THELMA’ filma maiatzaren 15ean, asteartea, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen Zinemetan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean (4€).

Xehetasunak

Data:
maiatza 15
Ordua:
19:30
Prezioa:
4€
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Ozzinema

Egoitza

Niessen Zinemak