Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

“Topa” Kukai Dantza

uztaila 17 / 20:00

Lau gazte plaza batean daude. Gure hirietako edozein plaza izan liteke. Musika entzundakoan gazteek dantzari ekin diote. Ohikoa da haientzat.  Haien adierazpidea da.

Dantzari esker dira diren bezalakoak.
Euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira batzuk. Hip hop-eko dantzariak beste batzuk. Kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia.

“Topa” ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta energiko batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen.

Kaleko adierazpen garaikideak dira, hirietako plazetan gaur egun elkarrekin aritzen direnak.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitos
  • Dantzariak: Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Lluc Fruitos eta Clara Pons (Kukai Dantza & Brodas Bros)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Jimenez
  • Talde teknikoa: Angel Agüero
  • Produkzioa: Nagore Martinez
  • Banaketa: Doltza Oar-Arteta

Xehetasunak

Data:
uztaila 17
Ordua:
20:00
Ekitaldiaren Kategoria:

Kokalekua

Herriko plaza