Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Ulisesen Bidaia

2019-01-25 / 18:00

3,00€

Ekitaldi nabigazioa

Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen.

Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla.Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bihurtzen den.
Ulisesi bere Itaka aurkitzen eraman gaitzala eskatuko diogu, ea guk ere gure Itaka aurkitzen dugun.

Bizi bedi heroi greziarra!

 

Fitxa artistikoa

  • ZUZENDARITZA: Sorkuntza lan kolektiboa Julio Salvatierraren egokitzapena oinarri hartuta
  • Zuzendaritza: José Carlos Garcia
  • Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado
  • Aktoreak: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Javi Tirado
  • Musika zuzendaritza eta konposaketa: Fran Lasuen
  • Eszenografia eta attrezzoa: Javi Tirado
  • Jantziak, diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez
  • Argiztapena: Ion Chávez
  • Itzulpena: Idoia Barceló
  • Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Alex Díaz

 

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: haurrak
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Iraupena: 60min

Sarrerak: 3
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

FAMILIARTEAN PROGRAMA

 

Xehetasunak

Data:
2019-01-25
Ordua:
18:00
Prezioa:
3,00€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala