Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

Data aldaketa: “Ulterior, el viaje” ikuskizun ibiltaria Tiritirantes konpainiaren eskutik

uztaila 6 / 18:00

| Doan

Uztailaren 6an “Ulterior, el viaje” ikuskizun ibiltaria izango dugu Errenterian. Xabier Olaskoaga plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan.

“Ulterior” etorkizunera egindako bidaia da. Horrez gain, ikuskizun familiarra eta ibiltaria da. Eta, kalejira ikusgarri bat ere bada, non bertan hiru pertsonaia jostalarik eta kutunek izaki zoragarri batzuk aurkezten dituzten.

Istorio honen haria Koperniko irakaslea da. Zientzialari ero bat da, Pushpaka asmatu duena, eta denboraren makina horrekin etorkizunerantz bidaiatzea lortzen du. Bere pasadizoetan Segundo kontramaisu zarpaila eta fidela beti lagun du eta andre txori xarmagarri bat, Ainé; beren abenturen gidaria bihurtu dena.

Dena hasiko da beste aro batean izandako gertakari batean hiru bidaiariek aurkitzen dutenean animalia espezie liluragarri bat, bost metro altuera duena. Bertan izakiak bitxiak dira, gertukoak, adeitsuak, berez jostalariak, eta harritzeko moduko gaitasunak dituztela erakusteko gogo handiz. Ordutik, hiru espezimen, ar eta eme heldu bat eta kume gazte bat, ez dira aldenduko espedizionarioen ondotik, denboraren makinaren barruan sartuko dira eta sei eskifaia-kideak beste aro batzuk aurkitzeko prest bidaiatzen dute, hala nola haiengana hurbiltzera ausartzen direnek aurkitu ditzaten haiek.

Aspalditik helburu argi eta zehatz batekin bidaiatzen ari dira; hainbat sartu-irten egiten dituzte oraindik zehaztu gabeko XIX. Mendeko espazio aro batean eta ingurumarietan jarrera edo elementu kaltegarriak baloratzen dituzte, ekosistemaren degradazio zantzuen arrazoia direnak, eta geroko eta urruneko denboretara egindako beste espedizio batzuetan detektatu dituztenak.

Bisitaldietan ikusleak txunditzen dituzte beren gorabeherekin. Segundo latorrizko bola itzel batean dabil. Ainé ikusleak erakartzen ditu bere aire-akrobaziekin, eta, are gehiago, mutiko batek dragosario handienaren gainean zamalkatuko da.

Fitxa artistikoa

  • Testua eta ekoizpena: Tiritirantes
  • Aktoreak eta akrobatak: Jacinto Alonso – Oscar Ortiz – Marta Lopez – Angélica Gago – David Olalla – Enrique Mejia
  • Makillajea: Rebeca Rueda
  • Jantziak: Nestor Alonso
  • Atrezzoa eta eszenografia: Regue y Doctorpek.com

Xehetasunak

Data:
uztaila 6
Ordua:
18:00
Prezioa:
Doan
Event Categories:
, ,

Antolatzailea

Errenteriako Udala