Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

WABI-SABI

urria 26 / 18:00

3€

Zenbat istorio geratzen dira marrazkilari, idazle eta poetek paperontzira botatzen dituzten paperetan gatibu? Istorio tolestuak, apurtuak, zimurtuak… Paperezko istorioak… Utziko al diegu kanpora ateratzen?

Istorio horiek lo geratzen dira norbait haiek askatzera etortzeko zain. Batzuetan lortzen dute ihes egitea, eta hegan alde egiten dute, beraientzat lekua daukan bururen baten bila.

Papera bezain elementu sinple batetik sortzen diren istorioak aurkitzeko ideiatik abiatuta, ikuskizun horrek dantzaren, bideoen, magiaren eta umorearen bidez kontatzen digu amaitu gabeko bi pertsonaien istorioa. Akastunak dira, baina lortu dute beraiek biltzen zituen paperetik, norbaitek ahaztuta laga zituen lekutik, ihes egitea. Orain, bidean botata topatzen dituzten istorio guztiak askatzen dituzte, beraiekin jolastu eta bizitza berri bat emateko.

Konpainia: Mons Dansa (Katalunia)

  • Ideia eta zuzendaritza: Claudia Moreso
  • Sorkuntza eta antzezleak: Sarah Anglada, Sara Pons
  • Argiztapena: Roger Guinot
  • Musika: Tactequeté, Henry Mancini, Cabo Sant Roque, Martí Mira
  • Jantziak: Flavia Onofre das Neves
  • Eszenografia eta atrezzoa: Miquel Ruiz, Martí Doy

 

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: haurrak

Sarrerak: 3 €
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

FAMILIARTEAN PROGRAMA

Xehetasunak

Data:
urria 26
Ordua:
18:00
Prezioa:
3€
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala