Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Zazpi Senideko

azaroa 18 / 19:00

8€

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

 

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

 

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria : Ander Lipus
  • Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet
  • Idazkera aholkularia : Igor Elortza
  • Argiak eta eszenografia : Josep Duhau
  • Musika; Ximun Fuchs
  • Bideoak: Zigor Garro Eñaut Castagnet
  • Jantzigintza: Marodi Sorkuntzak
  • Irudia: No Media Estudio
  • Argazkigintza : Eñaut Castagnet
  • Ekoizpena:Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Katti Biscay, Elise Robert Loudette

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: helduak
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraupena: 65 minutu

Sarrerak: 8
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

+ ATARIAN
Ikuskizunen ostean artistekin solasaldi bat izateko aukera. Une berezi bat, ardo kopa batekin lagunduta. Animatzen al zara?

TAULARTEAN PROGRAMA

 

Xehetasunak

Data:
azaroa 18
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala