Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ongi Etorri Madalenak

julio 19 / 20:00

Berritasun asko dakar aurtengo ‘Ongi Etorri Madalenak’ jaialdia aurreko urteei dagokionez. Ez dira gutxi bertatik pasa izan diren talde eta pertsonek eta ‘Txunpa Txunpa beste ikuspuntu batetik’ doinuekin mugitu izan direnek azken urte hauetan. Aurten, Jai Tokiren 10. urteurrena dela medio, antolatzaileek aldaketak egiteko lan egin dutela aipatu dute. Ekitaldiaren egitura pluralagoa izango da, diziplina berriei irekieta eta herritarrengan hurbilagoa. Horren ondorio dira, besteak beste, partaide zenbakia areagotu izana, herriko pertsonai gonbidatuak izango dituzten tarteak edota kokapuntu aldaketa.

2018ko edizioak proposamen eszeniko berriak izango ditu eta talde gehiagok erakutsiko dute bere lana. Aldaketarik nagusiena auditoriotik kalera aterako dela da duda barik, Xabier Olaskoaga plaza ikusleentzako aulkiz betetzen. Jai Tokiko kideek diotenez, orain arte erabilitako egituraren data eta kokapen baldintzek partaide zenbakia mugatzen zuen eta aldi berean, ordutegia madalen aurreko beste zenbait ekitaldirekin topatzen zen parte hartu nahi zuten talde berrien partaidetza bertan behera utziz. Hori dela eta, orain arte txupinazoaren aurreko igandean egiten zen jaialdi hau uztailaren 19an finkatu da nahiz eta asteburuarekin bat ez etorri. Hasiera ordua ere atzeratu egin da arratsaldeko zortzietara.

Aldaketekin, Furius taldearekin agertzen ziren ohiko hamar bat taldeei lagun gehiago lotu zaizkie, guztira 16 taldeko programa bat betez, 30tik gorako ikustaldiak erakutsiz. Jaialdia Lalaland filmeari lotuta hasiko da, eta hala folklore herrikoiak nola estilo komertzialagoak elkartuko ditu. Partide gehienak Errenteriako bizilagunak izango dira.

Dantzaz gain, herritarrengan hurbiltzen duten tarte berriak izango ditu jaialdiak. Batetik, “TU NO ERES DE ERRENTERIA SI…” webgunearen sortzailea, Miren Iosune, bere agerpena egingo du gonbidatu gisa, herritar askoren alderik txarrenak eta liluragarrienak islatzen dituen orrialdeari buruzko saio dibertigarri batekin. Bestetik, Luis Mari Moreno ‘Pirata’ musikari ospetsua izango da ere, Andreu Buenafuenteren Late Motiv telesaioan agertzeari buruzko kontakizun bitxiekin ikuslegoa algararaziz.

Jaialdiaren une bereizgarriena “TXUNPA TXUNPA beste ikuspuntu batetik” koreografia da, Zentenarioko doinuari base erritmikoa aldatzen dion lana. Koreografia hau Errenteriar guztientzat dago eskuragarri sarean. Omenduei buruz diotenez, “Atsegin handiz hartu ditugu azken urteetan Hibaikako arraunlariak, Andra Mari Abesbatzako kideak edo OINEZ proiektuaren sortzaileak. Aurten auzo elkarteen txanda da eta hamabost elkarte direnez, Txunpa txunpa oso jendetsu baten irudi politarekin itsiko dugu jaialdia .

Detalles

Fecha:
julio 19
Hora:
20:00
Categorías del Evento:
,