JANTZIAREN BILAKAERA
MENDEETAN ZEHAR EZAGUTZEKO
BIDAIA EGIN EZAZU.

jantziaren zentroaren irudi bat

Euskal Herriko janzkera zein modaren historia gertutik ezagutzeko aukera ematen du Jantziaren Zentroak. Kapitain etxean dago kokatuta, Errenteriako alde zaharreko XVII. mendeko eraikinean.

Atariko solairuan, harrera gunea eta aldi baterako erakusketak daude.

Lehen pisuan, ikus-entzunezko bat ikusteko aukera du bisitariak. Horretan, Jantziaren Zentroa nola sortu zen eta bertako erakusketak nola prestatu diren azaltzen da.

Bigarren solairuan, Euskal Herriko herri janzkeraren eredu diren 15 jantzi aurkitzen dira. Sarreran, Xanti eta Maialen Errenteriako erraldoi ezagunek ongi-etorria emango diote bertaratzen denari. Gaur egungo erraldoien arbasoak dira hauek, 1980. hamarkada arte herriko kaleetan ibili zirenak.

Modaren historiari lotutako hirugarren, eta azken pisuan, XVIII. mendetik 1920. hamarkada bitarteko epea azaltzen duten 12 jantzi daude.

elementuak-02

Ordutegia

  • Larunbata: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
  • Igande eta jai egunak: 12:00-14:00

Kontaktua

Informazio gehiago edo bisita gidatuak nahi izanez gero:

Errenteriako Turismo Bulegoa:

Jantziaren Zentroaren Lagunak

Abantailak:

  1. Sarrera doan Jantziaren Zentrora urte osoan
  2. Bi pertsonentzat bisita gidatu bat urtean
  3. %10eko deskontua tailerretan
  4. Jantziaren Zentroak antolatutako ekimenen informazioa
  5. Kultura Kreaktiboko txartela eta abantailak barne.

Baldintzak:

Inprimakia deskargatu