Ekitaldiak Kargatzen

← Atzera egin ekitaldietara

Foru Plaza

Hurrengo Ekitaldiak

uztaila 2017
Doan

“Freshcool” dantza ikuskizuna Tio Teronen semeak taldearen eskutik

uztaila 24 / 19:30

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere. Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen.

Gehiago ikasi »
+ Esportatu ekitaldiak