Kultura Kreaktiboa

Kulturgintzak parte-hartzea esan nahi du Errenterian. Udalaren ekimenak eta herriko elkarteen ekimenak bat egin eta elkar elikatzen dira errenteriarrei programazio bizi eta plurala eskaintzeko. Herriko egitasmo horien guztien aterpe eta, aldi berean, erakusle izan nahi du Kultura Kreaktiboa plataformak.
Helburu horiek erdiesteko, hainbat tresna ditu:

Herriko kultur bizitzaren berri emateko, webgunea

Herriko kultur bizitza ezagutzeko ataria da: kultura.errenteria.eus Kultur eta sormen gosez dagoen herritarrarentzat erreferentzia. Izaera parte-hartzailea du, elkarteak eta taldeak eurak direlako Interneteko plaza publikoan euren albiste eta deialdien berri emango dutenak udaleko ohiko zerbitzuekin batera.

Komunikazioa erraztu eta sustatzeko, aurrez-aurreko arreta bulegoa

Kultur-arreta hobetzeko eta publikoarekin bi norabideetako komunikazio-bidea eraikitzeko, Niessen Kulturguneko ataria moldatu eta harrera postu bat jarri da.

Udarako ordutegia:

  • Astelehena: 16:00 – 19:00
  • Astearte, ostegun eta ostirala: 10:00 – 14:00
  • Asteazkena: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00
  • Larunbata: 10:00-13:00

Abuztuko 14tik 20ra arratsaldez itxita

Kulturaharrera72

Programazioaz gozateko, Kultura Kreaktiboa Txartela

Doako txartela da, eta deskontuak eta bestelako onurak eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Liburutegiko mailegu zerbitzuan ere erabilgarri.

Marka nortasuna bateratu eta indartzeko, logotipoak

Logotipoak diseinatu dira kultur espazio guztiak marka aterki beraren azpian sartu baina, era berean, denek euren izaera propioa izan dezaten.