Ekainaren 9, 10 eta 11n Eztena jaialdiak herriko kaleak hartuko ditu

Badator 2023ko Eztena antzerki jaialdia. Kalearen gaia abiapuntu hartuta ekainak 9, 10 eta 11ko asteburuan arte eszenikoek girotuko dute Errenteria.

Hiru egun horietan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak eta astean zehar antolatu diren tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Emanaldi guztiak herriko kaleetan eta eszenatokietan egingo dira, hala nola, Gamon Zumardian, Lekuona Fabrikan, Gaztaño auzoan eta erdiguneko kaleetan.

Kaleetan badenarekin eta kalean ikusten ez denarekin egin nahi izan dute lan edizio honetan. Eguneroko kaleko hartu emanei eta arteak kalean duen presentzia beharrari keinu egin nahi diete aurten. ‘Kalea’ kontzeptuaren iruntziarekin edo atzealdearekin jolastea da xedea; artistikoki kaleari beste dimentsio batzuk topatzea alegia.

Egitaraua

Ekainak 9:

  • 19.00: Kale-garbitzaileen manifestua (irekiera ekitaldia). Zumardiako kioskoan.
  • 19.15: Txaranga Urretabizkaia. Zumardiatik abiatuta.
  • 20.00: ‘Ekintzak eta lekuak soinutu’ tailerraren erakustaldia. Gaztaño auzoan.

Ekainak 10:

  • 17.30: ‘Gorputzak pasieran’ tailerraren erakustaldia. Txirrita parketik abiatuta.
  • 18.30: ‘Momentua bizi, espero ez dugun gorputz baterantz’ tailerraren erakustaldia. Lino Gunean.
  • 20.00: Igor x Moreno konpainiaren Concerto emanaldia. Lekuona Fabrikan.
  • 23.00: ‘Parkineo’ performance kolektiboa (gaueko ikuskizun interaktiboa). Lino gunean.

Ekainak 11:

  • 12.30: ‘Durangokoa ezten azoka da!’ performance kolektiboa (azoka artistiko interaktiboa). Zumardian.
  • 14.30: ‘Familia bazkaria’ performace kolektiboa (eztenakide eta partehartzaileentzat herri bazkaria). Kokalekua zehazteke.
  • 17.30: Koldo Arostegiren BOBO emanaldia. Foru plazan.
  • 19.00: Tripak kolektiboaren ‘Platea’ emanaldia. Lekuona Fabrikan.

Tailerrak

Gainera, ekainaren 5etik 10era bitarte hiru tailer antolatu dira bertan parte hartu nahi duten antzerki eta performance zaleentzat.

1. Ekintzak eta lekuak soinotu:

  • Non: Errenteriako kaleetan (euria egingo balu, Gaztañoko frontoi estalian).
  • Noiz: Ekainaren 9an, 10:00etatik 14:00etara.

2. Momentua bizi, espero ez dugun gorputz baterantz:

  • Non: Dantzagunean.
  • Noiz: Ekainaren 5etik 8ra, 16:00etatik 20:00etara.

3. Gorputzak pasieran:

  • Non: Lekuona Fabrikako sorlekuan.
  • Noiz: Ekainaren 6tik 8ra, 16:00retatik 20:00retara.

Tailerretan izen ematea jaialdiaeztena@gmail.com helbidearen bitartez egin beharko da eta ikuskizunetarako gonbidapenak eztena.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.