Suhar gizon koruak kontzertua eskainiko du igandean Agustinetako elizan

Igandean, EMKE Musika Kulturaren Elkarteak “Gure Bakarlariak” ziklo ibiltariaren barruan antolatuta, Suhar gizon koruak kontzertua eskainiko du. Hitzordua 19:30ean izango da, Aguztinetako elizan, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Suhar Gizon Korua 2018ko udazkenean sorturiko gizonezkoen abesbatza da, ahots grabeen errepertorioa maila gorenean lantzeko helburuarekin, kantu koralean esperientzia handiko hogeita hamar bat ahots biltzen dituena. Esteban Urzelai Eizagirre da Suhar-eko zuzendaria; egun Espainiako Abesbatza Nazionaleko zuzendariordea da, eta proiektu musikal honen sorkuntza bultzatu eta bere gain hartu duena. Zuzendari oñatiarraren esperientzia nazioartean ezaguna da, eta Amaia Zipitria piano-jotzailea eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea bezalako pertsona garrantzitsuak biltzen ditu proiektuan. Profesional aipagarri hauek, esperientzia handiko 30 gizonezko ahotsek lagunduta, maila musikal eta artistiko goreneko Suhar Gizon Korua osatzen dute.