Zaria Koru Eskolak udaleku musikalak antolatu ditu

Zaria Koru Eskolak udaleku musikalak antolatu ditu bigarren aldiz. Egonaldia uztailaren 2tik 8ra izango da, Beizaman, eta 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako umeei dago zuzenduta.

Izen-ematea zabalik dago, plazak agortu arte, info@zariakorueskola.eus emailean zein 635 200 962 (goizez) eta 646 213 948 (arratsaldez) telefono zenbakietan.