Jone Amezaga dantzaria, Share proiektuaren Errenteriako ordezkaria, Ghanan izan da

2021ean Errenteriako Udalak bat egin zuen nazioarteko SHARE proiektu soziokulturalarekin. SHARE proiektua sormena eta hezkuntzan oinarritutako proiektua da Europa, Afrika eta Ekialde Ertaineko bazkideen artean harreman iraunkorrak sortzea duelarik helburu, beti ere ezagutzaren eta esperientziaren elkartrukea sustatuz. Kultur kudeaketari buruzko ezagutza eta prestakuntza herrialde desberdinen artean zabaltzea ere bilatzen du, parte hartuko duten jatorri desberdinetako artistek garatuko dituzten proiektu artistikoen bidez.

SHARE proiektuaren lanketa artistiko, sortzailea eta soziala Burkina Fason hasi zen, Bobo-Dioulasso-n antolatu zen In & Out jaialdiak jaso zituen proiektuko ordezkariak, Errenteriako Udaleko ordezkaria barne. Bertan, Afrikako eta Europako kultura-politikei buruzko nazioarteko konferentzia bat egin zen, Togo Nigeriatik, Kongotik eta Beninetik etorritako artista, kultura-eragile eta ekoizleen bitartez.

Maiatzean zehar bigarren egonaldia burutu da, honako hau Accran, Ghanako Antzoki Nazionalean eta bertan izan da Errenteriako Udalaren ordezkari gisa Jone Amezaga del Frago dantzaria. Burkina Faso, Cameroon, Croacia, Frantzia eta Ghanako dantzariekin batera “My Dearest Rituals” lana eskaini zuten egonaldiari amaiera emateko.

Ghanan egindako lanak Zagreb-en izango du jarraipena uztaila honetan eta amaiera berriz Errenterian izango da, Atlantikaldia jaialdiarekin bat eginez herrian izango ditugu Afrika eta Europako herrialde desberdinetako dantzariak Jone Amezagarekin batera SHARE proiektuak eskainitako ibilbidean jasotako eta emandako ezagutzen eta kultur trukaketen emaitza Errenterian ikus dezagun.