AlaBEERga Fest Garagardo Azoka egingo dute datorren astean Alabergan

I. Garagardo Azoka egingo dute hurrengo astean Alaberga auzoan, AlaBEERga Fest izenburupean, bertako auzo elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalaren nahiz herriko hainbat komertzioren laguntzarekin.

Lau egunez egingo da azoka Alabergako plazan, ostegunetik igandera, 18:00etatik aurrera. Denera 18 garagardo dastatzeko eta edateko aukera egongo da, jatorri zein mota askotarikoak: Euskal Herrikoak nahiz atzerrikoak; zerbeza arruntak zein bereziak; beltzak, txigortuak eta horiakā€¦

Antolatzaileek adierazi dute jatekoak ere izango dituztela eskura azokara hurbiltzen diren guztiek: ukondo errea, saltxitxak, patatakā€¦

Horretaz gain, zozketak eta opariak ere egongo dira.