Neguko solstizioa-San Tomas Eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Neguko solstizioa-San Tomas batzordea martxan da eta azken urteetako ohitura jarraituz ‘Neguko solstizioa-San Tomas Eguna 2023’ iragarriko duen VI. kartel lehiaketa antolatu du.

Oinarriak hemen ikus daitezke, eta lanak jasotzeko epea azaroaren 15ean amaituko da. Gainera, edozein zalantza argitzeko eskaerak santomasgurea@gmail.com helbidera bidal daitezkeela adierazi dute antolatzaileek.

Lehiaketak herritarren parte-hartzea are gehiago sustatu nahi du. Irabazleak 150 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu.