Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2024ko inauterietan?

Errenteriako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak. Izan ere, Inauterietako Batzordeak jai parte-hartzailea antolatu nahi du.

Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrilakā€¦ gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin nahi dute batzordekideek eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan.

Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako 6 gaien arteko aukeraketa egin ahal izango dute: Atrakzio parkeak, Musika, Munduko kultura, Drag queen eta Munduko inauteriak.

Botoak gaurtik, hilak 26, azaroaren 6ra arte jasoko dituzte, ‘Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2024ko inauterietan?’ lelopean.

Horretarako, Lekuona Fabrikan, Udaletxean, Xenpelar Etxean eta Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan kutxa bana jarri dute eta bertan sartu beharko dituzte herritarrek boto-orriak.

Botoak jaso eta zenbaketa egin ondoren, azaroaren 15an jakinaraziko dute Inauteri Batzordeko kideek boto gehien jaso dituen gaia zein izan den.