Atrakzio parke bihurtuko da Errenteria inauteri hauetan

Inauteriak festa handi bihurtu nahi dituzte inauterietako batzordekideek, eta horregatik, aurten ere, gogor ari dira lanean.

Dagoeneko ezagunak diren Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaien laguntzarekin, jendez bete nahi dituzte herriko kaleak eta jai giroa ahalik eta txoko gehienetara hedatu.

Gainera, jai parte-hartzailea sustatu nahi dute eta horretarako, datozen inauterietako gaia hautatzeko herri galdeketa egin zuten.

‚ÄúZertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2024ko inauterietan?” da herritarrei egindako galdera. Proposatutako gaiak, berriz, atrakzio parkeak, musika, munduko kulturak, drag queen, plagak eta munduko inauteriak izan ziren.

Botoa emateko aukera eskaini zieten herritarrei hainbat udal eraikinetan jarritako kutxen bidez.

Guztira 503 bozka jaso dituzte eta hauxe izan da bozkaren emaitza:

  • Atrakzio parkeak: 142
  • Musika: 70
  • Munduko kulturak: 27
  • Drag queen: 122
  • Plagak: 19
  • Munduko inauteriak: 51
  • Baliogabeak: 72

Atrakzio parkeak izan da, beraz, boto gehien jaso duen aukera.

Agerraldi honen bidez, dei berezia egin nahi diete taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei, atrakzio parkeen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko.

Egitarau zabala eta anitza osatzeko lanean ari dira jada batzordekideak, herritar guztien gozamenerako.