Asteazkenean, azaroaren 22an, Herri Arte Eskolak hainbat emanaldi eskainiko dizkie herritarrei Santa Zezilia egunaren markoan.
Ekintza nagusiak Lekuona Fabrikan izango du hitzordua arratsaldeko 19:30etan orkestra sinfonikoa, banda eta herri-musika instrumentuen talde handiaren eskutik. Emanaldi honek eskolako diziplina ezberdinetako dantzarien parte-hartzea edukiko du. Gonbidapenak Herri Arte Eskolako harrera bulegoan eskura daitezke.
Horrez gain, arratsaldeko 17:00etatik aurrera kalejirak burutuko dira erdiguneko kaleetan. Halaber, piano, gitarra, biolin eta hainbat instrumentutako ikasle helduak ondorengo jubilatu elkarteetan arituko dira:
- Olibeten 18:00etan.
- Pontikan 18:30ean.
- Galtzarabordan 18:30ean.
- Gabierrotan 19:30ean.
4-7 urte bitartekoen hastapen artistiko multidiziplinarreko, dantzako, antzerkiko eta arte plastikoko saioak normaltasun osoz mantenduko dira. Musika arloko klase batzuei eragingo dizkiete aldaketak soilik.