
Ekitaldiak Search and Views Navigation
apirila 2022
FILOSOFIAREN PLAZA
Lekuona Fabrikako Haur Filosofia proiektua Zergatik gustatzen zaigu gizakioi sortzea? Ezinbestekoa ote dugu bizitzeko? Marrazkiak, ipuinak, dantzak, eskulturak, antzerkia, musika… Gure barnetik jaio dira munduan zehar gozatu daitezkeen hainbat eta hainbat edertasun. Zure sormenaren taupada entzuten al duzu? Lekuona Fabrikako Filosofiaren Plazan, sormenaren inguruan hitz egin, hausnartu eta esperimentatuko dugu. Detektibeen antzera, sormen prozesuen nondik norakoak ikertzen arituko gara. Zer sortu nahi duzu zuk? Herriko hainbat sortzailek parte hartuko dute saio hauetan eta, hartara, bakoitzarekin diziplina artistiko batean murgilduko gara. Animatu…
Find out more »maiatza 2022
HABIAN!eko egoiliarren erakusketa
Jantziaren Zentroa
Saioa Matxain (Errenteria), Anne Gajate (Errenteria), Ruben Pantiga (Asturias) eta Ainhoa Ibarguren (Haiti) Habian! Fabrika Kreaktiboko ehungintza eta bitxigintza sortzaileen lanak batzen dituen erakusketa.
Find out more »Ipuin kontaketa Lur Kortarekin
Maiatzaren 20an eta ekainaren 20an ipuin kontaketa saioa izango dugu Lur Kortarekin. Bi adin tarteko haurrei zuzenduta izango da ordutegi desberdinean: – 17:00tan, 2-4 urteko haurrentzako izango da eta helduaren laguntzarekin etorri beharko dute. – 18:00tan, 5 urtetik gorako haurrentzako izango da eta hauek nahi izanda bakarrik etor daitezke. Bi hitzorduak Plaza Txikian izango dira. Gonbidapenak eskuratzeko: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan
Find out more »DESCÚBRETE: Irudi pertsonalari aplikatutako psikologia
Proiektatzen dugun kanpoko irudiaren berri izango duzu, baina zer dakizu zure barne-irudiaz? Tailer honen bidez, zure barnera bidaia bat egitera gonbidatzen zaitut, bidaia interesgarria, baina, aldi berean, arriskutsua, zutaz duzun irudiari buruzko gauza asko deskubritzeko. Ohartarazten dizut bidaia mugitua izango dela, non zeure mapetan eta eremu ezegonkorretan sakonduko duzun, non galdera eta erantzunen bidez lortuko duzun, zuri buruzko ezagutza handia izango duzun. Bidaia honetan 4 geltoki egingo ditugu: • 1. geldialdia Autoezagutza: zer dakit nitaz? Zer ikusten duzu? Nola jartzen…
Find out more »Aniztasuna Emakume-ahotsean, erakusketa
Aniztasuna Emakume-ahotsean, Kultur aniztasunaren egunaren VII edizioaren esparruan egindako proiektua. Errenteriako hamar emakume etorkinek elkarrekin hausnartu dute kultura-aniztasunaz, gizarteratzeaz eta migrazio-esperientziaz. Errenteriako komunitate osoa gonbidatzen dugu gogoeta horiek entzutera eta argazki erakusketa ikustera. maiatzaren 28tik 31ra, egunero egongo da zabalik erakusketa.
Find out more »ekaina 2022
eRRe. Aldarri bat bertsoz
Errenteriako udala
Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.
Find out more »Kukai Dantza “Eta orain zer?” solasaldiak. Musika Pascal Gaignekin.
Kukai Dantza “Eta orain zer?” bere proiektu berria ari da lantzen. Herritarrei zuzendutako entsegu irekiez gain, hainbat solasaldi antolatu dira; obraren elementu ezberdinak eta haien sorkuntza prozesua aztertu eta ulertzen lagunduko digutenak. Hauetan lehena Pascal Gaigne musikagilearekin. Ekainaren 10, 17.00etan Lekuona Fabrikako Plaza Berdean Gaignekin hitz egiteko aukera izango dugu, eta Kukairen obrarako sortutako lanaren nondik norakoak azalduko dizkigu. Gonbidapenak eskuratzeko: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan
Find out more »HIZKIEN ALDE. MANIFESTUA TAILERRA
Tailer honetan haurrak irakurle, idazle eta ilustratzaile paperean jarriko ditugu. Zer da irakurle izatea? Zer da idazle izatea? Nor da irakurlea? Eta idazlea? Galdera hauek erantzuteko, Hizkien alde. Manifestua album ilustratua irakurriko dugu eta ondoren, haur bakoitzak bere manifestua osatzeko tartea izango du eta autoerretratuak sortuko ditugu. Adin tarte aproposa 6-10 urtekoa da. Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan
Find out more »Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen: ipuin kontaketa saioa familientzat
Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen: ipuin kontaketa saioa familientzat Printzesa printzearekin ezkondu zen eta zoriontsu izan ziren, neskamea ehiztariarekin maitemindu zen, Edurne Zuri eta printzea, Txanogorritxo eta ehiztaria, Mari Errauskin eta printzea… eta maitatzeko era anitzagoak dituzten ipuinak kontatuko bagenitu? Beatriz Egizabalek egitura klasikoei buelta bat emango die, eta umorea lagun, beti entzun izan ditugun ipuinetako maitasun ereduei buruz hausnartuko dugu. Saioa bost urtetik gorako haurrei eta haien familiari zuzenduta dago. Hizkuntza: Euskara Gonbidapenak eskuratzeko: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan
Find out more »