Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Igarotako Ekitaldiak › Dantza eta antzerkia

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

urtarrila 2019

EXIT (la de emergencia)

Errenteriako Udala

Toki ezjakin batean bi adineko daude; agian zahar-egoitza batean, edota 5 izarreko hotelean, edo baliteke denda handi bateko altzairu sailean… Han egunak beti berdin-berdinak errepikatzen dira, errutina diren gosari, bazkari eta piztu eta itzaltzen diren argiak… Han denbora amaitzen ez den buklea da, plisti-plastan dabiltzan gelatina bat… Han elkartzeko duten paisaia isolamendua da, edo hobeto esanda, elkarrekin ez egotekoa. Gure aurrean beraien artean ona den zerbait eraikiko dute, bientzat baliagarria izango dena, zeren eta han egoera aldatu dezaken ate bat…

Find out more »
urtarrila 27 / 19:00
8€
otsaila 2019

Muxikoak

Beti Prest Dantza Taldea

Euskal dantza, muxikoak, fandango, arin-arin… denentzat.

Find out more »
otsaila 10 / 12:00

HOT WATER

Errenteriako Udala

Hot Water satira da, etxetresnen teknikari bat munstro nola bihurtzen den kontatzen duena. Sebastianen bizitzaren pasarte batzuk kontatzen ditu lanak, sistema eta figura autoritario legitimo eta ez- legitimoekin dituen topaketetan fokua jarriz. Erasotutako giza kondizioari buruz eta zapaltzaileen intransigentziak beregan sortzen dituen ondorio larriei buruzko lana da Hot Water. Edalontziko ura isuri araziko duen azken tantak gure protagonista munstro bilakatuko du, eta guk aurkitzen dugun ziegara eramango du.   [/box]      

Find out more »
otsaila 17 / 19:00
8€

Azeri dantzaren entseguak

Ereintza Dantza Taldea

Inauterien baitan, otsailaren 28an herriko kaleetan zehar dantzatuko den Azeri dantza ikasteko saioak.

Find out more »
otsaila 21
|Recurring Ekitaldi (See all)

An event every week that begins at 12:00am on Osteguna, repeating until 2019-02-27

Lur

Errenteriako Udala

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.    

Find out more »
otsaila 22 / 18:00
3,00€

ERLAUNTZA

Errenteriako Udala

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… [/box]

Find out more »
otsaila 23 / 20:00
8€

Mimos, el musical

Les figurettes

Mimi eta Mimo mimoek parkean pasatzen dute eguna hoberen egiten dakiten gauzetan: besteak laguntzea. Hala ere, erabiltzen dituzten metodoak oso arruntak ez dira, adibidez, parkean hara-hona dabilen gazte deprimitutako eta tristea den Lidiari irribarrea ateratzea lortzen dute. Misio honetan Milak, parkeko lore-saltzaileak eta Carlosek, mani eta “tocs” asko dituenak ere parte hartzen dute. Mimos komediaz, zentzugabeko egoeraz eta umoreaz beteriko musikala da. Baina batez ere ikusleari gonbidatzen diu “bere ametsak lortu nahi izatera edo gutxienez saiatzera” Guztiok MIMOAK nahi ditugu,…

Find out more »
otsaila 24 / 19:30
martxoa 2019

Muxikoak

Beti Prest Dantza Taldea

Euskal dantza, muxikoak, fandango, arin arin … denentzat.

Find out more »
martxoa 10 / 12:00

13

Errenteriako Udala

Fatiman maiatzaren 13tik urriaren 13ra izan ziren agerraldien mendeurrena ospatu zen 2017an. Ospakizun horiek Peripécia Teatroren 13. urteurrenarekin egin zuten bat eta urte horretako sormen-lana euren 13.a izan zen. Hiru artzaintxoak, Fatimako iragarleak izateaz gain, 2004an estreinatu zen antzerki talde honen lehen lanaren pertsonaiak dira: Iberia – La loca historia de una Península. Seinale horiek kontuan harturik, antzezlanari 13 izenburua jarri zioten eta 2017ko maiatzean estreinatu zen Cova de Iriatik 40 kilometrora. Oinez joan daiteke! 13 antzezlanak ez dauka thriller…

Find out more »
martxoa 10 / 19:00
8e

Louise Bedarden erakustaldia

Dantzagunea, Dantzaz, Errenteriako Udala

Berdadek Dantzaz konpainiarekin egindako egonaldia artistikoaren emaitzaren erakustaldia.

Find out more »
martxoa 15 / 12:30
+ Export Events