Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak › Haurrak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

maiatza 2022

Ipuin kontaketa Lur Kortarekin

Maiatzaren 20an eta ekainaren 20an ipuin kontaketa saioa izango dugu Lur Kortarekin. Bi adin tarteko haurrei zuzenduta izango da ordutegi desberdinean: – 17:00tan, 2-4 urteko haurrentzako izango da eta helduaren laguntzarekin etorri beharko dute. – 18:00tan, 5 urtetik gorako haurrentzako izango da eta hauek nahi izanda bakarrik etor daitezke. Bi hitzorduak Plaza Txikian izango dira. Gonbidapenak eskuratzeko: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan

Find out more »
20 maiatza / 17:00 - 20 ekaina / 17:00
Doan

Giza gorputzaren erdigunera bidaia – Spasmo

Errenteriako Udala

Eta, ikasten dugun bitartean, pertsona baten barruan sartu eta abentura sinestezin bat bizitzeko bezain txikiak bagina?

Find out more »
20 maiatza / 18:00
3€

“Sustraietatik eraldatuz, Berdintasuna errotzen” Ilustrazio tailerra

Haur eta gazte literaturan generoak joka dezakeen paperaren inguruan hausnartzea da asmoa. Ainara Azpiazu, Axpi, euskal ilustratzaile, komikigile eta muralgilearekin marraztuz haur eta gazte literatura berdintasunaren aldeko aliatu bihurtu nahi dugu. 8 eta 13 urte arteko gaztetxoentzat zuzendutako ilustrazio saioa izango da honakoa. Gonbidapenak lortzeko: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan

Find out more »
26 maiatza / 17:30
Doan

ekaina 2022

STORYTELLING: Ipuin kontaketa ingelesez

Ipuin kontaketa, neska-mutilek orain ingelesez maite duten jarduera ezaguna! Saio bakoitzean ipuin tradizional bat ezagutuko dugu ingelesez, ikusizko laguntzarekin, hobeto ulertzeko eta hizkuntza ezagutzen hasteko. Denbora-pasa entretenigarria eta hezitzailea 6-8 urte bitartekoentzat. Jolasaren bidez ikasteko modurik onena da. Children have fun with Lekuona Fabrika! Slawka Grabowska izango da ipuina kontalaria.

Find out more »
16 ekaina / 17:15
Doan

Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen: ipuin kontaketa saioa familientzat

Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen: ipuin kontaketa saioa familientzat Printzesa printzearekin ezkondu zen eta zoriontsu izan ziren, neskamea ehiztariarekin maitemindu zen, Edurne Zuri eta printzea, Txanogorritxo eta ehiztaria, Mari Errauskin eta printzea… eta maitatzeko era anitzagoak dituzten ipuinak kontatuko bagenitu? Beatriz Egizabalek egitura klasikoei buelta bat emango die, eta umorea lagun, beti entzun izan ditugun ipuinetako maitasun ereduei buruz hausnartuko dugu. Saioa bost urtetik gorako haurrei eta haien familiari zuzenduta dago. Hizkuntza: Euskara Gonbidapenak eskuratzeko: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan

Find out more »
16 ekaina / 17:30
Doan

ANTILLETAKO ITSASOETATIK

Jardueraren deskribapena: Pattakínesen esperientziazko narrazioa (yoruba istorio eta kondairak) Neska-mutilak mundu mitologiko batean sartuko dira istorio eta kondairen bitartez, eta haiek izango dira protagonista. Jolas, jarduera, esperientzia sentsorial eta abarren bidez ipuinetako pertsonaiengana hurbilduko gara. Helburua da neska-mutilek ipuinak eta kondairak “BIZI” izatea, haiek dakartzaten ikaskuntzak barneratzeko. Jarduerak: – Perkusio tailerra (antzinako Mandinga inperioan sortu zen perkusio-tresna) – Testuingururatzea. Kondairen leku eta garaira mugitzera joko dugu. Horretarako, oihalak, margoak eta abar bezalako materialak izango dituzte neska-mutilek. – Gorputz-hizkuntza eta dantza.…

Find out more »
18 ekaina / 11:00
Doan

Malí Tailerra, pintura afrikarra

ESPERIENTZIA AHAZTEZIN BAT PASATU NAHI DUZU? Kima 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako pintura tailerrak dira. Bertan, pinturarekin esperimentatuko dute eta Afrikako kulturari buruz ikasiko dute modu dibertigarrian eta bizitza osorako iraungo duten opariak eramango dituzte. Gonbidapenak eskuratzeko: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan

Find out more »
21 ekaina / 16:30
Doan

uztaila 2022

Madalenak Xanti eta Maialenekin, ebakigarrien tailerra

Xanti eta Maialenen jantzi tipikoak koloreztatu eta ebakiko ditugu. Parte-hartzaile bakoitzak goma Evazko Xanti eta Maialen eta jantzi guztiak etxera eramango ditu, nahi duten bezala jolasteko. 6-8 urte bitartekoentzat Tailerra Rubén Pantiga eta Anne Gagok emango dute. Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan

Find out more »
5 uztaila / 17:00 - 13 uztaila / 11:00
Doan

Marsel magoa

Txintxarri elkartea

Magia ta humorezko emanaldia. Ez da sarrera edo gonbidapenik behar

Find out more »
24 uztaila / 18:00 - 19:15
Doan/Gratis

iraila 2022

IPUIN KONTALARIA: NIK MAITE DUT NATURA

Ipuinetan, mendiak, itsasoak eta animaliak protagonistak izan dira lehen, orain eta beti. Ipuin saio honetan natura omenduko dugu, laino artean amets egin eta itsasoak zeharkatuko ditugu abentura berrien bila. Natura maitatu, errespetatu eta zaintzea da ipuin saio honetan azaleratu nahi dena, orain inoiz baino gehiago zaindu beharko bait dugu klima aldaketaren aurrean. Horrela egiten ez badugu gu izango garelako kaltetuak. – Ipuin saioa: 45 minutukoa – Hizkuntza: euskara. – Adina: 3-8 urte Ipuin kontalaria Miru izango da. Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus edo…

Find out more »
26 iraila / 17:30
Doan
+ Export Events