Tailerrak, esku-hartzeak eta hitzaldiak egongo dira datozen larunbatetan, ‘Aldaketak Sortzen’ programaren barruan

Urriaren 20tik azaroaren 17ra ‘Aldaketak Sortzen’ programa egingo da helduei, haurrei eta familiei zuzenduta.

Ekimenak askotariko aukerak eskainiko ditu, besteak beste, parte-hartzaileei modu aktiboan eta sortzailean parte hartzeko aukera emango dieten tailerrak, zein hiriko esku-hartzeak eta hitzaldiak, jorratutako gai sozialen inguruan publiko zabalago batengan eragitea izango dutenak helburu.

Programari itxiera emateko, azaroaren 17an festa bat egingo dute Lekuona Frabrikan eta bertan, sortzen jarraitzeaz gain, Errenterian ekoitzitako pasta dastatzeko aukera izango da.

Programazioa hemen ikus daiteke: