12 orduz erriolan kultur maratoia

12 orduz erriolan kultur maratoia

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Kilometroak 23ren baitan, maiatzaren 6an “12 orduz Erriolan” egitasmoa egingo dugu. 11:00etan hasi eta 23:00etara arte diziplina diferenteetako emanaldiak izango dira Lehendakari Agirren plazan (Linon) antolatuko ditugun hainbat espaziotan. Euskara ardatz izango duten emanaldiak eskainiko ditugu. Ekimen parte-hartzailea izango da: herriko, eskualdeko eta bailarako sortzaileei oholtza bat eskaintzea da asmoa. Margolariak, dantzariak, musikariak, kontalariak, antzezleak, malabaristak… Aniztasuna nahi dugu, bai diziplinetan eta baita adinetan ere. Emanaldi laburrek eta luzeagoek, guztiek izango dute lekua larunbat horretan Lehendakari Agirren plazan.

Euskaraz

Antolatzailea: Orereta Ikastola – Kilometroak 23

1

Erlazionatutako Ekitaldiak